Bake prozesua -

Erreakzioal

Herrira: 'Thierryren heriotzak agerian utzi du espetxe-politika'

Parisko erietxeak 'Thierry'ren senitartekoei eskainitako "tratua eta informazio gabezia" salatu du euskal presoen aldeko mugimenduak.

Herrirak deitutako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Herrirak deitutako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Herrirak deitutako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira euskal presoen aldeko mugimenduak larunbat honetan esan duenez, Xabier Lopez Peña 'Thierry'ren heriotzak "agerian utzi du berriro ere oinarrizko eskubideak urratzen dituen espetxe-politika". Ohar baten bidez Herrirak doluminak eta elkartasuna adierazi die 'Thierry'ren senitartekoei.

Halaber, Parisko erietxeak 'Thierry'ren familiari eskainitako "tratua eta informazio gabezia" salatu du euskal presoen aldeko mugimenduak.

"Espetxe-politikak erruleta errusiar ikaragarri batean mugiltzen ditu presoak, eta horrek min handia eragiten die mila laguneri", salatu du Herrirak. "Euskal gizarteak eskubideen urrraketak albo batera utzi nahi dituen une honetan, espetxe-politikak hiltzen jarraitzen du", azpimarratu du.

"Irtenbideak bilatzea, giza-eskubideei errespetua izatea, espetxe-politika bertan behera uztea eta bakea batera eraikitzea nahi du euskal gizarteak", adierazi du mugimendu horrek, "eta bide horretan, espetxe-politika mantentzea ondorio tragikoak dakarren oztopo handia da".

Elkarretaratzeak

Halaber, Herrirak bi elkarretaratze deitu ditu Lopez Peñaren heriotza salatzeko eta "horrrelakoren bat berriro gerta ez dadin" eskatzeko. Lehenengo mobilizazioa igande honetan izango da Basauriko Benta Plazan, 20:00etan, eta bigarrena, ordea, Galdakaoko Zamakoa Plazan egingo dute astelehenean, 20:00etan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea