Mundua

Hauteskundeak

Hauteskunde eguna Erresuma Batuan, ziklo aldaketaren atarian kontserbadoreak 14 urte agintean izan ondoren

EITB MEDIA

Inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei Komunen Ganbera berritzeko hauteskundeetan. 'Brexit'ak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.

Gizartea

Asilo eskatzailea

  • Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean

    Bilboko Aireportua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Bilboko Aireportuan dagoen sahararra Marokora deportatuko dute, ANk kautelazko neurriak baztertu ostean

EiTB Media

Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du kautelazko neurriak hartzea, gazte sahararrak asiloa ukatzearen aurka jarri zuen helegitearen ondoren. Beraz, Polizia Nazionalak aurreikusitakoaren arabera, Tangerrerako hurrengo hegaldian deportatuko dute, ostiral arratsaldean. Gazteak gose-greba hasi du.

Mundua

Palestina

  • Errefuxiatuak, ura lortzeko zain Gazan.

    Errefuxiatuak, ura lortzeko zain Gazan. Argazkia: EFE

Netanyahuk Bideni esan dio soilik "helburu guztiak" lortzen dituenean geldituko duela Gazako erasoaldia

Agentziak | EITB Media

Israelgo lehen ministroak eta AEBko presidenteak Israelen eta Hamasen arteko negozioazioei buruz hitz egin dute. Palestinako taldearen proposamena ontzat jo dute elkarrizketetatik gertuko iturriek.

Politika

Eusko Jaurlaritza

  • Imanol Pradales.

    Imanol Pradales. Argazkia: EFE

Lehendakaria alderdiekin biltzen hasiko da ostegunean, Sumar hartuta

Agentziak | EITB Media

Ostiralean PP hartuko du eta hurrengo astelehenean, uztailak 15, EH Bildurekin bilduko da. Vox ez dago deituta. Osasun sistemaren inguruko herri itun bati ekitea da helburu nagusia.

Ekonomia

2024RAKO AURREIKUSPENAK

  • Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga Laboral Kutxak Bilbon eman duen prentsaurrekoan

    Ibon Urgoiti eta Joseba Madariaga Laboral Kutxak Bilbon eman duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Hego Euskal Herriaren 2024rako hazkunde aurreikuspena hobetu eta % 2 inguruan kokatu du

Agentziak | EITB Media

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 2 haziko da aurten, abenduan aurreikusi zuena baino sei hamarren gehiago. Era berean, Nafarroako ekonomia aurten % 2,1 haziko dela aurreikusten du, iazko abenduan % 1,4ko hazkundea iragarri bazuen ere.

Politika

Eusko Jaurlaritza

  • Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburu berria, Gasteizen. Argazkia: EFE

    Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburu berria, Gasteizen. Argazkia: EFE

San Josek "ziklo aldaketa" iragarri du memoria eta justizia politiketan

Agentziak | EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak azaldu du Sailaren "ibilbide-orria oso argi" dagoela, eta EAJk eta PSE-EEk adostutako gobernu-programan finkatuta dagoela.

Politika

Botere judiziala

  • Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia gaur, Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

    Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagia gaur, Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

BJKNren erreformak lehen urratsa eman du, PPren eta PSOEren babesarekin eta inbestidurako bazkideen kritikekin

Agentziak | EITB Media

Lege organikoaren proposamena aintzat hartu du Ganberak, eta bi alderdi nagusiek adostutako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide berriei eskatzen die hautaketa-sistema berri bat proposa dezatela sei hilabeteko epean.

Politika

EUSKO JAURLARITZA

  • Amaia Barredo sailburua, kargu hartze ekitaldian

    Amaia Barredo sailburua, kargu hartze ekitaldian. Irudia: EiTB Media

Amaia Barredo prebarikazioagatik ikertzen ari den epaitegiak EAEko Auzitegi Nagusiaren esku utzi du ikerketa

EITB MEDIA

Amaia Barredok Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Nekazaritza Garapena eta Arrantza sailburu kargua hartu ostean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere gain hartuko du ikerketa orain foruduna delako.

albisteak

- Ingurumena

1:26

Gipuzkoako Foru Aldundiak 15.000 izokin txiki askatu ditu Urumean eta Orian

EITB MEDIA

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela 30 urte ekin zion ibai horiek birpopulatzeko proiektuari. Baina kezkagarria da azken urteetan izan den beherakada,  klima-aldaketa dela-eta.

Gizartea

Beroa

  • Gizona Nafarroako iturri batean ura edaten.

    Gizona Nafarroako iturri batean ura edaten. Irudia: EITB MEDIA.

Abisu horia ostiral honetan Nafarroako Ebroko Erriberan, 36 gradura arteko tenperaturengatik

EITB MEDIA

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarriko du 13:00etatik 20:59ra tenperatura altuengatik. Larunbatean, aldiz, tenperaturak ia 10°C jaitsiko dira. Era berean, tenperaturak 30 gradutik gorakoak izan daitezke ostiralean, EAEko barnealdean.

Gizartea

Bizkaia

  • Karraspio hondartza. Argazkia: Luis Dadebat

    Karraspio hondartza. Argazkia: Luis Dadebat

Gipuzkoako hiru hondartzatan eta Bizkaiko batean bainurik ez hartzeko aholkatu du Osasun Sailak

EiTB Media

"Prebentziozko eta aldi baterako" neurria Saturraran, Ondarbeltz eta Santiago hondartzetan ezarri dute, baita Karraspion ere, uraren kalitate txarra dela eta.

0:56

Eguraldia

Euskalmet: ''Astelehenean tenperaturak gora egingo du eta udako eguraldia izango dugula dirudi''

Euskalmeteko zuzendari den Jose Antonio Arandak iragarri duenez, asteburu fresko eta euritsu baten ostean, udako eguraldiaz gozatuko dugu astelehenean.

Politika

Gasteizko Udala

0:54

Gasteiztik trafiko astuna aterako duen tren-sahiesbide bat proposatu du Maider Etxebarriak

Agentziak | EITB Media

Gasteizko alkateak Udal Politikaren Eztabaida Orokorrean iragarri du proposamena. Horrez gainera, Jundizko trenbide-loturaren garrantzia eta Zabalganako tranbiaren obren hasiera azpimarratu ditu.

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

  • Angel Boza, taldean emakume bat bortxatzeagatik zigortutako gizona. Argazkia: EFE

    Angel Boza, taldean emakume bat bortxatzeagatik zigortutako gizona. Argazkia: EFE

La Manadako zigortu bati kartzela-zigorra murriztea onartu du Gorenak, 'bai bakarrik da bai' legea aplikatuta

Agentziak | EITB MEDIA

Zigor-arloko Salak atzera bota ditu Fiskaltzak, Foru Gobernuak, Iruñeko Udalak eta biktimak kondenatuari zigorra murriztu zion ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoak.

Gizartea

NAFARROA

  • Erriberako polizia operazioan atzemandako droga

    Erriberako polizia operazioan atzemandako droga. Argazkia: Foruzaingoa

Droga trafikoan aritzen zen sare bat desegin eta bi pertsona atxilotu dituzte Erriberan

Agentziak | EITB Media

Sei atxilotuetako bi espetxean sartu dituzte Tuterako Instrukzio Auzitegiko epailearen aurretik igaro ondoren. Halaber, egindako miaketetan 28 kilo speed antzeman dituzte, besteak beste.

Ekonomia

Elkarrizketa Radio Euskadin

  • Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EITB Media.

    Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EITB Media.

    23:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Torres: "Elkarrizketa sozialeko mahaiak izan behar du akordioak lortzeko esparrua"

A.A.E. | EITB Media

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua bi Gobernukideen "akordioak josteko" prest agertu da. Era berean, hurrengo urteko aurrekontuak zabalagoak izan behar dutela uste du.

Ekonomia

NAFARROA

  • Sunsundeguiren instalazioen kanpoaldea Altsasun. EITBko bideo baten argazkia

    Sunsundeguiren instalazioen kanpoaldea Altsasun. EITBko bideo baten argazkia

Volvok bertan behera utzi du Altsasuko Sunsundeguiren lantegian bi autobus modelo berri egiteko akordioa

EITB MEDIA

Sunsundeguiko langileen batzordetik lasai daudela adierazi dute, multinazional suediarrarentzat lanean jarraituko dutelako, eta Volvok lan zama handitzeko konpromisoari eutsiko diolako. Mikel Irujoren arabera, finantza arazoak izan arren, Altsasuko lantegiak bidegarritasuna bermatuta dauka.

EITB TALDEA

Sanferminak 2024

Txupinazoaren eta entzierroen emozio guztia, EITBren sanferminetako programazio betean

EITB MEDIA

Entzierroa eta txupinazoa euskaraz izango ditugu zuzen-zuzenean, ETB1en, eitb.eus-en eta Euskadi Irratian. Radio Euskadik eta Radio Vitoriak ere jaien hasiera eta entzierroak egunero eskainiko dituzte zuzenean.

eguraldia

Sanferminak

  • Sanferminetako txupinazoa 2018. Argazkia: EFE

    Sanferminetako txupinazoa 2018. Argazkia: EFE

Giro freskoa aurreikusten da sanferminen txupinazorako

EITB Media

Zeru hodeitsua nagusituko da Iruñean sanferminetako txupinazo egunean. Ziertzoak gogor joko du, eta euria egiteko aukerak % 10-20 inguruan mantenduko dira.

Musika

Uztailak 5-6

  • Cock Sparrer taldeak ''Hand On Heart'' diskoa aurkeztuko du

    Cock Sparrer taldeak "Hand On Heart" diskoa aurkeztuko du

Arrasate, punkaren epizentroa

N. V. | EITB Media

Monterron parkeak Mondra & Roll jaialdiaren hirugarren edizioa hartuko du asteburuan, kartel zinez indartsuarekin: Cock Sparrer nekagaitzak, Sham 69, Madball boteretsuak, The Baboon Show arrakastatsuak, Bad Nerves freskoak…

kultura

- Musika

1:16

James Carter Organ Triok Getxoko Jazzaldia ireki du

Detroiteko saxofoi-jotzailea buru duen hirukoteak abiatu du Bizkaiko udalerriko jazz jaialdia bart.

Begoña del Teso

Sinadura

Zinema

Estreina

  • Dani Rovira eta Susana Abaitua, ''El bus de la vida''n. Argazkia: Susana Abaitua.

    Dani Rovira eta Susana Abaitua, "El bus de la vida"n. Argazkia: Susana Abaitua.

"El bus de la vida" zinemetara iritsi da

N. V. | EITB Media

Ibon Cormenzanaren lan berriaren protagonistak Dani Rovira eta Susana Abaitua gasteiztarra dira. EITBren parte-hartzea du Urduñan filmatu zen pelikulak.

0:54

Eskultura

Manu Muniategiandikoetxea artistaren esku-hartze konstruktibo-piktorikoa aurkeztu du Azkuna Zentroak

"Schola Navicolare di Traiano" Erromako Espainiako Akademian izandako egonaldian garatu du artistak.