Mundua

EKIALDE HURBILA

  • Larrialdietako kideak erasoa izan den tokian lanean. Argazkia: EFE.

    Larrialdietako kideak erasoa izan den tokian lanean. Argazkia: EFE.

Gutxienez 11 israeldar hil eta dozenaka zauritu dituzte Libanotik Golango Gainetara egindako erasoan

EITB Media

Suziri bat erori da futbol zelai baten gainera partida bat jokatzen ari zirenean, eta biktima gehienak haurrak eta gazteak dira, jolasean zein ikusten ari zirenak. Israelek Hizbulari leporatu dio erasoa baina milizia xiitak erabat ukatu du bera izan denik.

albisteak

- Palestina

0:44

Gutxienez 30 pertsona hil ditu Israelek Gazako behin-behineko ospitale baten kontrako erasoan

Israelgo Armadak, gainera, ihes egiteko agindu die auzo batzuetako bizilagunei. Ia hamar hilabeteko erasoaldian, Israelek ia 40.000 pertsona hil ditu Gazako Zerrendan.

Mundua

Palestina

UNRWAk babesa eskatu dio Segurtasun Kontseiluari Israelek erakunde terrorista izendatzeko planaren aurrean

Agentziak | EITB Media

Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren aurkako legea onartzen hasi da Israelgo Parlamentua.

Mundua

VENEZUELAKO HAUTESKUNDEAK

  • Oposizioko azken mitinetako bat, Maria Corina Machadorekin. Argazkia: EFE

    Oposizioko azken mitinetako bat, Maria Corina Machadorekin. Argazkia: EFE

Venezuelako oposizioak hauteskundeak irabazteko aukera du 25 urtean lehen aldiz, igande honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Oposizioak hautagaitza bateratua aurkeztu du Edmundo Gonzalez buru dela, Maria Corina Machadoren desgaitua izan ostean. Nicolas Madurok, dena dela, agintaldia beste legealdi batez luzatzea espero du.

Gizartea

Alerta meteorologikoak

  • Beroa Gasteizen.

    Beroa Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE

Alerta laranjak eta abisu horiak ia 40 graduko tenperatura maximoengatik igandean eta astelehenean

Mikel Dominguez | EITB Media

Aemetek alerta laranja aktibatu du igande honetarako ia Nafarroa osoan. Euskalmetek abisu horia ezarriko du EAE osoan, eta tenperatura altuenak astelehenean espero dira.

Ekonomia

OSAKIDETZA

  • Osakidetzako zentro bateko udako ordutegi baten kartela

    Osakidetzako zentro bateko udako ordutegi baten kartela.

"Ezohiko neurriak" hartuko ditu Osakidetzak udako pertsonal faltari aurre egiteko

EITB MEDIA

Besteak beste, aparteko orduengatik gehiago ordainduko diete profesionalei. Euskadiko Medikuen Sindikatuaren ustez, "jarrera aldaketa" egon da Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritzaren aldetik.

Gizartea

Desagerpena

  • Panaman gorpua topatu duten tok8iko argazkia. Argazkia: @PGN_PANAMA

    Panaman gorpua topatu duten tok8iko argazkia. Argazkia: @PGN_PANAMA

Emakume bizkaitar baten desagerpena ikertzen ari dira Panaman

Agentziak | EITB Media

Ertzaintzak eta Panamako agintariek ikerketa abiatu dute argitzeko Carenero uhartean topatu duten gorpua desagertutako emakumearena den. DNA probak agindu ditu berriki Panamako poliziak.

Gizartea

Indarkeria matxista

Aisialdiko lokal batean eraso sexista jasan duela salatu du emakume batek Garesen

EITB Media

Foruzaingoa "oraindik zehazteke" dauden gertakariak ikertzen ari da. Erasoa goizaldean jazo da, Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.

Politika

Junts alderdiaren ekitaldia

  • Puigdemont gaur goizeko ekitaldiaren ostean

    Puigdemont gaur goizeko ekitaldiaren ostean.

Puigdemontek berretsi du Kataluniara itzuliko dela inbestidura-eztabaidarako

EITB MEDIA

Junts alderdiko burua alderdikideekin bildu da larunbatean Frantzia hegoaldean, eta honakoa esan du bere jarraitzaileen aurrean: "Estatu-kolpe batek bakarrik eragotziko dit joatea".

albisteak

- Ingurumena

1:41

Hiriguneetako zuhaitzak gero eta lehorrago eta eskasago zergatik dauden aztertzen ari dira adituak

EITB MEDIA

Klima-aldaketa errealitate bat da, eta horren ondorioak uste duguna baino agerikoagoak dira. Zuhaitz horiek hiltzen ari dira, bai beroagatik, bai lurrik gabe geratzen ari direlako. Gasteizen, Udalak azterlana abiatu du arrazoiak identifikatu eta berdeguneak kontserbatzeko neurriak hartzeko.

Gizartea

Trena

Gasteiz eta Miranda Ebro arteko tren bidaiak autobusez egingo dituzte asteburuan

Agentziak | EITB Media

Trenbidean egiten ari diren lanek eragina izango dute bi udalerrien arteko distantzia erdiko bidaietan, baita Irun eta Madril arteko distantzia handikoetan ere.

Mundua

OLINPIAR JOKOAK

0:30

Trenen zirkulazioa hobetu egin da Frantzian, baina normaltasuna ez da astelehenera arte berreskuratuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ekialdeko korridorea normaltasunez dabil goizeko lehen ordutik. Ez da gauza bera gertatzen tren eta atzerapen gutxiagorekin dabiltzan Atlantiko eta Iparraldekoekin. Tren konpainiaren arabera, 250.000 pertsona kaltetu ziren atzo.

kultura

Sariak

  • Ruper Ordorika.

    Ruper Ordorika.

Ruper Ordorikak jasoko du 2024ko Abadia Saria

EITB Media

Euskarari eta euskal kulturari egindako ekarpen "jori eta agortezinagatik" aukeratu du aurten kantari oñatiarra Gipuzkoako Foru Aldundiak.

1:32

''Ombuaren itzala'' filmaren grabazioa

Patxi Bisquert zuzendariak Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza zinemara eraman du

Pasaian Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitza kontatzen duen filmaren zati bat grabatzen ari dira. Zizurkilgo herriak bere bertsolaria agurtzen duen unea. 'Ombuaren itzala' filma azaroan estreinatuko da Zizurkilen.