Programatutako edo desaktibatutako edukia
Programatutako edo desaktibatutako edukia
Programatutako edo desaktibatutako edukia

albisteak

- Gaza, erasopean

Milaka pertsona arrapaladan sartu dira Gazako elikagai biltegi batean

  Nazio Batuen Elikagaien Munduko Programatik adierazi dutenez, "goseak dauden milaka pertsonak" sartu dira agentziak Gaza erdialdean duen biltegietako batean. Lehen informazioen arabera, bi pertsona hil eta beste hainbat zauritu dira.

Mundua

Gosetea Gazan

Hildako bat eta 48 zauritu, Israelek eta AEBek babestutako laguntza banatzeko sistemaren lehen egunean

Agentziak | EITB MEDIA

"Asteartean ikusi genuena Gazako Fundazio Humanitarioa egiten ari den egoeran janaria banatzeko arriskuaren adibide argia da", adierazi du Ajith Sunghay Nazio Batuen Erakundeak Palestinako Lurraldeetan duen Giza Eskubideetarako Bulegoko buruak.

Mundua

Gosetea Gazan

  • Philippe Lazzarini UNRWAko ordezkari nagusia, Tokion (Japonia). Argazkia: EFE

    Philippe Lazzarini UNRWAko ordezkari nagusia, Tokion (Japonia). Argazkia: EFE

UNRWA: "Gazari laguntzeko eredu israeldarra ankerkerien distrakzioa da"

Agentziak | EITB Media

"Israelek proposatutako laguntza banatzeko eredua ez dator bat oinarrizko printzipio humanitarioekin", berretsi du Philippe Lazzarini UNRWAko ordezkari nagusiak.

Politika

Ekainaren 6an, Bartzelonan

  • Bartzelonako Presidenten Biltzarra prestatzeko bilera, Madrilen. Argazkia: EFE

    Bartzelonako Presidenten Biltzarra prestatzeko bilera, Madrilen. Argazkia: EFE

Akordiorik ez Presidenteen Biltzarra prestatzeko batzarrean, hiru ordu baino gehiago bilduta eman ondoren

Agentziak | EITB Media

PPk gobernatutako erkidegoak eta Espainiako Gobernuak ez dira gai izan gai-zerrenda eta formatua adosteko. Botoa emateko orduan, PPko erkidegoek euren gehiengoa baliatu dute, azkenean bileran zehaztutako gai-zerrendari atzera botatzeko.

Mundua

Sarraskia Gazan

  • Espainiako gobernuburua eta Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

    Espainiako gobernuburua eta Europako Batzordeko presidentea. Argazkia: EFE

Israeli zigorrak eta arma-blokeoa ezartzeko eskatu dio Sanchezek Von der Leyeni

Agentziak | EITB Media

Espainiako Gobernuko presidentea kezkatuta agertu da palestinarrek bizi duten "hondamendi humanitarioagatik", eta Israelen aurkako presioa areagotzeko zigorrak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, "legez kanpoko inbasioa geldi dezan".

Politika

PRESIDENTEEN BILTZARRA

  • Abenduan Santanderren egindako Presidenteen Biltzarreko familia-argazkia. Argazkia: EFE

    Abenduan Santanderren egindako Presidenteen Biltzarreko familia-argazkia. Argazkia: EFE

Lehendakaria Presidenteen Biltzarrera joango da "betorik eta inposaketarik" ez badago

Agentziak | EITB Media

Bilera horretan Euskadirentzat interesgarriak diren gaiak jorratzea eskatu zuen Eusko Jaurlaritzak, hala nola, EAEko industriak behar duen potentzia igoera. Baina asteazken honetan egin den prestaketa-bilera akordiorik gabe amaitu da.

Ekonomia

ENPLEGUA ETA DEMOGRAFIA

  • Eraikuntzako langile bat, artxiboko irudi batean

    Eraikuntzako langile bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EAEk langile falta izango du 2036an: gutxienez 20.000 langile behar izango dira

EITB Media

Laboral Kutxak ikerketa egin du, eta proposatu du langile nagusien laneratzea sustatzea, pertsona migratzaileak erakartzea eta lanbiderako prestakuntza eguneratzea.

Gizartea

EGURALDIA

  • Bakioko hondartza

    Bakioko hondartza. Argazkia: Jabier Sarriugarte.

Bero handia egingo du ostegun eta ostiralean Euskadin, 30 ºC-tik gorako tenperaturak etorriko zaizkigu eta

EITB MEDIA

Euskal Autonomia Erkidegoak bero handiko bi egun biziko ditu, udako tenperaturekin, hegoaldetik aire masa bero bat sartu delako. Nafarroan ere tenperatura altuak izango dira.

0:25

Eguraldi iragarpena

Zuriñe Zulaika: ''Ezohiko aire-masa beroa dator''

EITB MEDIA

Ostegun eta ostiralean maiatzean ohi baino tenperatura altuagoak izango ditugu, 30 ºC-ren bueltakoak. 

Gizartea

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

25 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

EITB MEDIA

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaur izan da erasoa, Errekaldeko kiroldegiaren inguruan dagoen eremu ireki batean.

Gizartea

Euskal Herriko Unibertsitatea

  • Leioako campusa.

    Leioako campusa.

Washingtonek ezarritako bisen etenak EHUko 100 bat ikasleri eragin diezaieke

Agentziak | EITB Media

Noe Cornago EHUko Nazioartekotze zuzendariak aitortu du "harritu" egin duela Trump Administrazioak hartutako erabakiaren "erradikaltasunak", bisa luzatzeko abian ziren prozesuak ere gelditu egin direlako.

1:22

Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna

Menopausiaz eta hilekoaz hitz egitea ezinbestekoa da estigmatizatutako gai horiek erdiguneratzeko

EITB MEDIA

Aurrerapauso handia egin bada ere, menopausia eta hilekoaz hitz egiteak oraindik ere lotsa ematen die hainbat emakumeri. Emakumeen bizi-zikloaren errekonozimendu soziala aldarrikatu du Emakundek, berdintasunerako aurrerapausoa delakoan.

2:12

50 URTEURRENA

Ikasle gehiago erakartzea da EHUko Kimika Fakultatearen erronka nagusietako bat

EITB MEDIA

1975ean sortu zen EHUren Kimika Fakultatea eta 2.000 lizentziatu, 650 graduatu eta 600 doktore atera dira geroztik. Enplegu tasa altuena duen gradua da. Hala ere, kimikagintzak profesionalen beharra du, eta horixe da fakultatearen erronka nagusietako bat.

Politika

EITB FOCUS

Foru aldundiak eta Jaurlaritza dira ondoen baloratzen diren erakundeak, 6,3 puntu lortuta

EITB MEDIA

  • Infografia: EITB

    Infografia: EITB

EAEko eta Nafarroako herritarrek foru aldundi eta gobernuen kudeaketa oso ontzat jo dituzte, eta nota altuena lortu dute Eusko Jaurlaritzarekin batera. Puntuazioa udalek jasotzen dutena baino hobea da, 6 puntu baitituzte.

Politika

EITB FOCUS

  • Infografia: EITB

    Infografia: EITB

Asironek eta Aburtok gainditu dute, baina Etxebarria eta Goia ez dira 5era heldu, gutxigatik bada ere

EITB MEDIA

Herritarrek ederto ezagutzen dituzte hiriburuetako alkateak, baina hori ez dator bat alkateen gaineko balorazioarekin. Iruñekoak eta Bilbokoak baino ez dute gainditu; Tolosak jaso du balorazio onena udalerrien artean, alkateak 6,9 puntu lortu ditu.

Gizartea

EITB FOCUS

  • Infografia: EITB

    Infografia: EITB

Etxebizitza da kezka nagusia EAEn eta Nafarroan

EITB MEDIA

EITB Focus inkestaren arabera, herritarren % 19,9ren ustez etxebizitza da kezka nagusia, ondoren osasuna (% 19,5) eta herritarren segurtasuna (% 15,7). Lehentasunak nabarmen aldatzen dira hiriburuetako eta herri ertainetako herritarren erantzunak alderatuta.

albisteak

- Kanaria Uharteak

Zazpi emakume, tartean hiru adingabe, hil dira Hierron, kaiuko bat iraulita,

EITB MEDIA

Gainera, haurtxo bat desagertuta dago eta bi pertsona oso larri daude. Kaitik bost metrora irauli da txalupa, Itsas Salbamenduko ontzi batera hurbiltzen ari zela. Hainbat pertsona zutik jarri eta salto egiten saiatu dira, eta txalupa irauli egin da, hainbat lagun barruan harrapatuta utzita.

Mundua

Ukrainako gerra

  • Donald Trump. Argazkia: EFE.

    Donald Trump. Argazkia: EFE.

Trump "atsekabetuta" dago Putinekin, eta Errusiak astelehenean negoziaketekin jarraitzea proposatu du

Agentziak | EITB Media

AEBko presidenteak bi asteko epea jarri du Errusiak benetan bakea nahi duen argitzeko. Une honetan zigor gehiago ezartzeari buruzko zalantzak agertu ditu.

0:18

EAJ-PSE

Anduezak dio koalizioa ez dela hautsiko, baina ez duela onartuko akordioan aldaketarik egitea

Eneko Anduezak berretsi du Eusko Jaurlaritza ez dela "hautsiko", baina ohartarazi du ez duela aldaketarik onartuko EAJrekin koalizio-gobernua osatzeko adostutako bide-orrian eta akordioan.

0:48

Etxebizitza

'Jaurlaritzak higiezinen lobbyaren aurrean amore eman du eta atzerapausoa ekarriko duen erreforma bultzatu du'

EH Bilduren bozeramaileak ziurtatu duenez, EAJk 2006ko lurzoruaren legearen erreforma inposatu dio PSE-EEri, eta, horren bidez, Eusko Jaurlaritzak higiezinen merkatuaren aurrean amore eman du.

Ekonomia

industriaren egoera

  • Jose Miguel Ayerza, Isabel Busto eta Patxi Sasigain

    Jose Miguel Ayerza, Isabel Busto eta Patxi Sasigain. EFE.

Adegik "larrialdi industrialaz" ohartarazi du eta eragile politikoei lehiakortasuna bultzatzeko eskatu die

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Industria enpresen eskaera zorroa ahul dabil oraindik, eta sektore horretan ez da enplegurik sortzen, Gipzukoako enpresa elkartearen arabera.

Ekonomia

BANKUAK

  • Sabadell eta BBVA banketxeen egoitzak, EITB Mediak egindako argazki batean.

    Sabadell eta BBVA banketxeen egoitzak, EITB Mediak egindako argazki batean.

Cuerpok ziurtatu du ez dela gatazkarik izango Bruselarekin, BBVAk Sabadell erosteko eskaintzaren harira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Europar Batzordeak esan du ez dutela arrazoirik ikusten Espainiako Gobernuak erosketa eskaintza blokeatzeko edo atzera botatzeko.

Ekonomia

LAN GATAZKA

  • Arabako Espetxea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

    Arabako Espetxea, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

ELAk lanuzteak deitu ditu EAEko espetxeetan, lan-baldintzek "okerrera" egin dutela salatzeko

EITB MEDIA

Ekainaren 9tik 15era egingo dituzte lanuzteak, egun bakoitzean hiruna ordukoak.

Gizartea

BIZKAIA

  • Itsasadar azpiko tunelaren proiektua

    Itsasadar azpiko tunelaren proiektua. Bizkaiko Foru Aldundiaren bideo batetik ateratako irudia

Bilboko itsasadarraren azpiko tunela eta trenbidea egitea bateragarriak dira

AGENTZIAK | EITB Media

Bizkaiko Azpiegituretarako diputatuak azaldu duenez, trenbide sarea Eusko Jaurlaritzaren eskumena bada ere, foru aldundiak lan osagarriak egingo ditu etorkizunean horretarako aukera egon dadin.

Gizartea

Aparkalekuak

  • Erabiltzaile bat TAO makina erabiltzen, Gasteizen.

    Erabiltzaile bat TAO makina erabiltzen, Gasteizen.

Gasteizek 5.000 TAO aparkaleku gehiago izango ditu irailaren 15etik aurrera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ordenantza berriak TAO aparkalekuak 6.000 plazatik 11.000ra zabaltzea aurreikusten du. Gainera, ordenantza berriak Arana, Aranbizkarra, Santa Luzia, San Martin eta Aranzabal auzoak hartzen ditu, eta Adurtza eremua zabaltzen du.

albisteak

- Lehertu egin da

Elon Musken Space X taldearen 'Starship' espazio-ontziak eztanda egin du Indiako ozeanoan

Azken entseguetan ez bezala, aireratu bezain pronto lehertu gabe eutsi dio 121 metroko kohetetzarrak. Lur planetaren orbitaraino ere igo da, baina bertan erregaia galdu eta apurtu egin da. Indiako ozeanora jausi da.

Gizartea

Bilbao Bizkaia HARRO 2025

  • Bilbao Bizkaia HARRO 2025en aurkezpena. Argazkia: Bilbao Bizkaia HARRO

    Bilbao Bizkaia HARRO 2025en aurkezpena. Argazkia: Bilbao Bizkaia HARRO

Bilboko kaleek historian lehenengoz Harrotasuna ospatzeko karrozen desfilea hartuko dute, ekainaren 21ean

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Horixe izango da, hain justu, aurtengo Bilbao Bizkaia HARROk dakarren berrikuntzetako bat. Hamar urteren ondotik, Itsasaderretik kalera egingo du saltoa martxak. Aurtengoan ekimenak Derion, Getxon, Santurtzin, Sodupen, Gueñesen eta Bilbon egingo dira, ekainaren 13tik 26ra.

Gizartea

KLIMA ALDAKETA

  • Kataluniako urtegi bat, ia urik gabe

    Kataluniako urtegi bat, ia urik gabe. Artxiboko argazkia: EFE

"Oso litekeena" da bost urtean batez besteko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzea

AGENTZIAK | EITB Media

Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, % 80ko aukera dago ondorengo bost urteetako bat (2025-2029) inoizko beroena izateko.

Politika

Ikerketa itxia

  • Monedero artxiboko argazki batean

    Monedero artxiboko argazki batean. EFE.

Fiskaltzak artxibatu egin du Monederori sexu-erasoa egotzita jarritako salaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Xuntos por Galicia" plataformaren izenean jarri zuten salaketa, martxoan. Bertan, Podemosen zuzendaritzari ere leporatzen zitzaion Monedero babestu izana.

Sutea

Donostiako Zarautz hiribidean aparkatutako furgoneta batek su hartu du

Zarautz hiribidean aparkatuta zegoen furgoneta batek su hartu du eta bi ibilgailu kiskali dira. Suhiltzaileek 09:00ak aldera itzali dute sutea.

Gizartea

DELITUAK

Bi pertsona ikertu dituzte Nafarroan, 98 urteko emakume baten 111.000 euro baino gehiago bere egiteagatik

EITB MEDIA

Adineko emakumea egoitza batean bizi da, eta haren ondasunak administratzeko notario baten baimena zuten ikerketapean dauden gizon-emakumeak.

GI-636 errepidea

Horrela jarri dute oinezkoentzako behin-behineko pasabidea Gaintxurizketan

Gaur gauean GI-636 errepidearen gaineko behin-behineko pasabidea jarri dute Gaintxurizketan. Pasabide berriak 14 metroko luzera eta 5,5 metroko altuera izango ditu, eta inguruko bizilagunek eta langileek errepidea modu seguruan zeharkatzeko aukera emango du.

Ekonomia

Lan-erregulazioko espedientea

  • Bridgestoneko langileen protesta. Argazkia: EFE

    Bridgestoneko langileen protesta. Argazkia: EFE

Bridgestone Basaurik borondatezko 234 baja eskaera jaso ditu, baina guztiak ez dira onartuko

Agentziak | EITB MEDIA

Borondatezko bajak hartzen dituzten langileek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordainaz gain (hileko soldaten mugarik gabe), 30.000 euro jasoko dituzte.

kultura

- Bilbo

Azkuna Zentroak Chiharu Shiota artista japoniarraren lehen erakusketa hartuko du Euskadin

Chiharu Shiota artista japoniarrak "My House is your House" erakusketa monografikoa aurkeztu du Bilboko Azkuna Zentroan. Artilez eta oihalez egindako egitura gorri iragankorrekin bisitaria bere esperientzia pertsonalak partekatzera gonbidatzen du Shiotak.

kultura

- Dantza

0:48

Salgai daude Maitaldia Biarrizko dantza jaialdiko sarrerak

Irailaren 5etik 15era izango da Thierry Malandain koreografoak zuzentzen duen jaialdia. Biarritzera ez ezik, beste hamasei herritara ere eramango du dantza.

Kartak

Igeltsua, harilak, inprimatzeko arrabolak eta egurra, urre, kopa, bastoi eta ezpaten ordez

Gasteizko Heraclio Fournier enpresak eta bertako Arte eta Lanbide Eskolak karta sorta berezia atera dute 155. eta 250. urteurrena ospatzen ari direla eta, toki batean zein bestean dabiltzan eta ibilitako ziren emakumeak omentzeko.

Musika

Bergara

  • J Martina taldeak ostiralean joko du, 19:05ean

    J Martina taldeak ostiralean joko du, 19:05ean

Ekinez jaialdia, ezinari entzungor

N. V. | EITB Media

Bergarako jaialdiak kaleko doinuak bilduko ditu, aurten hiru egunez, Labegaraieta kiroldegiaren inguruan. Maiatzaren 30 eta 31n izango dira kontzertu nagusiak: J Martina, Ezpalak, Arene 6, Naxker, TOC, Lukiek, Kaleko Urdangak, Nafarroa 1512, Brigade Loco…

5:47

Amaia Zubiria: ''Kantu-bizitza duina izan dut; ez du merezi kontzertu batzuengatik dena zapuztea''

Amaia Zubiriak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eman zuen azken kontzertua, 2021ean, Adarra Saria jaso zuenean. Baina, erretiratu al da musikagintzatik?

Debate Conquis
Krimenak, Gure kronika beltza
kargatzen