Politika

Hauteskundeak

  • Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

albisteak

- Frantziako hauteskundeak

1:30

Frantziako lehen ministrorako kontsentsuzko hautagai bat proposatzea ez da erreza izango

IÑAKI ESNAL | EITB MEDIA

Ezkerrak irabazi ditu Frantziako hauteskunde legislatiboak, baina ez ezkerrak ezta Macronen alderdiak ere ez dute gehiengo argirik Gobernua osatzeko. Zeintzuk lirateke aukerak? Iñaki Esnal Frantzian EITBk duen berriemaileak balizko agertokiak azaldu dizkigu.

Bilera

Felipe VI. erregeak Imanol Pradales lehendakaria hartu du Zarzuela jauregian

Felipe VI.ak ongietorria eman dio Pradalesi, eta elkarri bostekoa eman diote Espainiako erregearen bulegora sartu aurretik. "Zorionak, lehendakari", esan dio monarkak lehendakariari, Zarzuela jauregia zapaltzen duen lehenengo aldian agurtzean.

Politika

Auzitegi Nazionala

  • Manuel Garcia Castellon 'Tsunami Democratic' auziko instrukzio-epailea. Irudia: EITB

    Manuel Garcia Castellon 'Tsunami Democratic' auziko instrukzio-epailea. Irudia: EITB

Garcia Castellonek 'Tsunami Democratic' auzian 2021eko uztailetik ikertutako guztia baliogabetu du ANk

Agentziak | EITB Media

Gauzak horrela, Manuel Garcia Castellon instrukzio-epaileak 2021eko uztailaren 29tik aurrera erabaki zituen eginbide guztiak baliogabetzat jo ditu, orduan ikerketa beste sei hilabetez luzatzeko ebazpena eman zuen. Auzitegi Nazionalaren ustez, luzapena "garaiz kanpo" egindakoa izan zen.

Ekonomia

INBERTSIOA

  • Bilboko Metroaren Sopelako egoitza. Argazkia: EFE.

    Bilboko Metroaren Sopelako egoitza. Argazkia: EFE.

Bilboko metroak 37 tren berri izango ditu 2028tik aurrera

EITB MEDIA

Garraio azpiegitura hau abian jarri zenetik martxan dauden trenak ordezkatuko dituzte. Bost bagoirekin osatutako tren digitalak izango dira, eta, beraz, edukiera % 12 handituko da. Trenez gain, aginte postu zentralizatua berrituko da eta horrek maiztasuna hobetzeko aukera emango du.

albisteak

- Iruñea

Ehunka pertsonak egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute 1978ko sanferminetako biktimentzat

Ehunka pertsona bildu dira gaur goizean 1978ko sanferminetako istiluetan Poliziak tiroz hil zuen German Rodriguezen omenez jarritako plakaren inguruan egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizartea

SANFERMINAK

2:50

Cebada Gago ganadutegiko zezenek entzierro azkarra eta arriskutsua egin dute

EITB Media

Azkarra izan bada ere, 2 minutu eta 46 segundo behar izan dituzte bidea egiteko, tentsio eta arrisku handiko uneak izan dira. Sei pertsona ospitaleratu dituzte zaurituta, kolpeekin.

Gizartea

sanferminak

Gizon bat larri zauritu da bigantxa baten adarrak kolpatu eta arteria lesioa jasanda

Agentziak | EITB Media

Ezbeharra Iruñeko zezen plazan jazo da, bigarren entzierroaren ostean. Bertako ebakuntza gelan artatu dute aurrena, eta ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.

Politika

Eusko Legebiltzarra

Koalizio subiranistak larrialdi zerbitzuaren "publifikazioa", fake news batzorde parlamentario bat, Berriztagarrien Plana onartzea, Osakidetzako plantilla indartzea eta indarkeria matxistaren biktimentzako egitasmo bat eskatu ditu.

Politika

EUSKO LEGEBILTZARRA

Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak ekimen bat erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzari tasa turistiko bat abian jar dezala eskatuz. Zehazki, gaualdien gaineko zerga proposatu du Sumarrek, bisitari gehien dituzten udalerrietan. 

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

  • 81 urteko Joe Biden, AEBko presidentea, gaur. Argazkia: EFE

    81 urteko Joe Biden, AEBko presidentea, gaur. Argazkia: EFE

Bidenek gutun bat bidali die ordezkari demokratei, presidentetzarako lehian jarraituko duela azpimarratzeko

Agentziak | EITB Media

"Prentsan eta beste eremu batzuetan espekulazioak egon arren, borroka honetan jarraitzeko, amaieraraino iristeko eta Donald Trump garaitzeko konpromiso irmoa dudala jakin dezatela nahi dut", adierazi du AEBko presidenteak.

Mundua

Gerra Ukrainan

0:30

Gutxienez 36 hildako eta haur-ospitale bat kaltetuta, Ukrainaren aurkako eraso berrien ondorioz

EITB MEDIA

Ukrainako presidenteak adierazi duenez, hainbat eraikin kaltetu dira, besteak beste, haurrentzako ospitale bat. "Hondakinen azpian jendea dago" eta "ez dakigu zenbat zauritu eta hil diren", esan du. NBEk eta EUk erasoak gaitzetsi dituzte.

Mundua

Europako Parlamentua

  • Viktor Orban Hungariako lehen ministroa da Patriots for Europe taldearen buru

    Viktor Orban Hungariako lehen ministroa da Patriots for Europe taldearen buru. Argazkia: EFE

Le Pen eta Salviniren alderdiak Orbanen eskuin muturreko taldera batu dira Europako Parlamentuan

Agentziak | EITB Media

Victor Orban Hungariako lehen ministroak gidatutako Patriots for Europe taldea Europar Parlamentuko hirugarren handiena izango da eta Jordan Bardella frantziarra izango du presidente.

Ekonomia

Lanaldia

  • Ostalaritza sektoreko langile bat.

    Ostalaritza sektoreko langile bat. EITB MEDIA

Lanaldia murrizteko proposamen "malguagoa" aurkeztu du Lan Ministerioak, patronalak "hurbiltzeko" asmoz

Agentziak | EITB Media

Espainiako Lan Ministerioak lanandia murrizteko proposamen berri bat jarri du mahai gainean, aurrekoa baino malguagoa, CEOE eta Cepyme patronalen jarrerak hurbiltzeko asmoz. Zenbait sektoretan orduen banaketa irregularrak egiteko tarte handiagoa aurreikusten du proposamen berri horrek. 

OGASUNA

Gipuzkoako Ogasunak jada itzuli du mutuei dagozkien diru guztia

EITB MEDIA

Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak baieztatu du 2023ko ekitaldiari dagozkion diru kopuruak itzulita daudela. Bestalde, jakinarazi du jaso dutena baino diru gehiago itzuli dutela aurten arrazoi horrengatik.

Mundua

Abiadura Handiko trena

  • Ramiro González Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadin.

    Ramiro González Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadin.

Ramiro Gonzalezek Ministerioari eskatu dio Euskal "Y"ari buruzko txostena urtea amaitu aurretik buka dezala

EITB Media

Arabako ahaldun nagusia Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da. Gipuzkoako Aldundiarekin aurrez aurre jartzea sahiestu du.

Gizartea

Sexu erasoa

  • Igualadako bortxatzailea, atxiloketaren unean

    Igualadako bortxatzailea, atxiloketaren unean. Agentzietako artxiboko bideo batetik ateratako irudia

35 urteko kartzela zigorra ezarri diote Igualadako bortxatzaileari

EITB Media

Bartzelonako Auzitegiak 16 urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik eta hiltzen saiatzeagatik zigortu du.

kultura

- Musika

1:56

Bill Frisell Triok Getxo Jazz itxi du

Thomas Morgan baxu-jotzaileak eta Rudy Royston bateria-jotzaileak lagunduta, estatubatuar gitarrista dotore aritu da bart Muxikebarrin, Getxo Jazz jaialdiko azken kontzertuan.

0:44

Sanferminak Lesakan

Zubigainekoa eskaini diote Lesakan San Fermini

EITB MEDIA

Hamabost ezpata-dantzarik Zubigainekoa dantzatu dute eguerdian Lesakan, eta jendetza bildu da, beste behin, Onin errekaren bi aldeetan egiten den dantzaz gozatzeko. Lesakako bandera ere astindu dute bertan. Aurrez, meza izan dute, eta prozesioan atera dute santuaren irudia.

Begoña del Teso

Sinadura