Itxi

Bake prozesua

Adierazpena

ETAk desarmeari eta desegiteari buruzko epeak zehaztea proposatu du

Erredakzioa

Hiru gai eztabaidatzea proposatzen du: 'Presoak eta herbesteratuak etxera nola ekarri, desarmeari begira epeak eta formulak jartzea, egitura armatua desegitea eta ETAko kideen desmobilizazioa'.

01:03
Azken 12 hilabeteotan 'inboluzioa' izan dela uste du ETAk

Ekintza armatuen etena iragarri eta urtebetera, ETAk adierazpen bat atera du prozesuan aurrera egiteko "elkarrizketen agenda" bat proposatzeko. Agenda hori gatazkaren ondorioez ari da.

Naiz.info atarian aurreratutakoaren arabera, ETAk hiru hizketagai proposatu ditu: "Preso eta herbesteratu guztiak etxera ekartzeko epeak eta formulak aztertzea; desarmeari begira epeak eta formulak jartzea, egitura armatua desegitea eta ETAko kideen desmobilizaioa; eta Euskal Herriaren desmilitarizatzea egiteko pausoak eta epeak zehaztea, borroka armatuaren amaieran Euskal Herrian dauden indar armatuak kontuan izatea".

ETAren arabera, Madrilek eta Parisek bere borondatearen eta konpromisoaren "berri zehatza" dute. Eta proposamena aditzera eman ostean, bi gobernuen proposamenak "entzuteko eta aztertzeko" prest dagoela azpimarratu du.

Prozesuak "atzera egin du"

Adierazpen osoa igandean argitaratuko du Gara egunkariak. Baina aditzera emandako zatian, ETAk kezka agertzen du azken urtean prozesuak izan duen "atzerakada"gatik, eta Estatuen eta zenbait alderdiren jarreraren balorazioa egiten du.

Jarrera horien aurrean, euskal gizarteak blokeoa apurtzeko indar nahikoa duela esaten du. Horrekin batera, nazioarteak konponbidearen alde ahalegina egiteko arrazoi sendoak dauela adierazten du. Zentzu horretan, lan egin eta erabakiak hartzeko borondatea agertzen du.

Estatuen zigorgabetasuna

ETAk zabaldutako agiriak hiru ohar jaso ditu. Leheno oharran ETAk azpimarratu duenez, "Estatuek euren erantzukizuna aitortu behar dute, borrokan erabilitako indarkeriagatik eta egindako krimenengatik (torturak, gerra zikina, ETAko kideen hilketak, etabarrak). ETAren aburuz, "ez dago presorik, beraz, Estatuak zigorgabetasun osorekin aritu dira".

"ETAren borrokaren ondorioz Euskal Herritik alde egiten dutenei" aipamena egin die talde armatuak bigarren oharran. "Guk hartutako erabakiaren ostean, auzi hori konponduta dago", nabarmendu du.

Borrokak eragindako biktimei buruz mintzatu da ETA hirugarren oharran. "Bake prozesuan garatu beharreko halabeharrezko ondorioa da", adierazi du, "esparru anitzetan lan egin behar da. Agendan auzi hau sartzeko prest dago ETA, bakoitzak egia eta erantzukizuna aitortu dezan".