Jesus Torquemada
Iruzkina
Gaza, berriz ere arriskuan
Jesus Torquemada
Une honetan, arrisku handia dago 2008ko Gabonetan gertatu zena errepikatzeko. Orduan, Israelek ikaragarrizko operazioa burutu zuen, 1.400 palestinarren heriotza eraginez.
Gazan gertatzen ari dena ulertzeko, ez da ahaztu behar Israel hauteskunde kanpainan dagoela. Urtarrilaren bukaeran dira hauteskundeak Israelen eta Benjamin Netanyahu lehen ministroa berraukeratua izateko aurkeztuko da. Netanyahuk politika zorrotza darama betidanik, palestinarren kontra. Gazatik Israelgo lurretara jaurtitako misilak aitzakia ezin hobea izan dira, Gazaren kontrako erasoaldiari ekiteko. Duela astebetetik hona Gazatik gertu, Israel hegoaldean, bizi diren israeldarrak beldurrak airean bizi dira Gazatik jaurtitzen dizkieten misilengatik, eta euren Gobernuari esku hartzeko eskatu diote.
Indarra neurtuz gero aldea handia da batzuen eta besteen artean: kohete palestinarrak oso indar txikikoak dira, eta noizean behin soilik hiltzen dute norbait. Aldiz, Israelgo hegazkinek Gazaren kontra egiten dituzten bonbardaketak bortitzak dira eta ikaragarrizko suntsiketa eragiten dute.
Une honetan, arrisku handia dago 2008ko Gabonetan gertatu zena errepikatzeko. Orduan, Israelek ikaragarrizko operazioa burutu zuen, 1.400 palestinarren heriotza eraginez.
Badago ordea desberdintasun bat orduko egoeraren eta oraingoaren artean: orduan Mubarak presidentea zegoen agintean Egipton, neurri handi batean Israelen konplize zena. Orain, ordea, Anai Musulmanak daude agintean Egipton, ideologikoki Hamasen parekoak direnak. Mohamed Mursi Egiptoko egungo presidentea, beraz, ez da segur aski besoak gurutzatuta ezer egin gabe geratuko, Israelek Gazaren kontra operazio handi bat hasten baldin badu.
Gazan gertatzen ari dena ulertzeko, ez da ahaztu behar Israel hauteskunde kanpainan dagoela. Urtarrilaren bukaeran dira hauteskundeak Israelen eta Benjamin Netanyahu lehen ministroa berraukeratua izateko aurkeztuko da. Netanyahuk politika zorrotza darama betidanik, palestinarren kontra. Gazatik Israelgo lurretara jaurtitako misilak aitzakia ezin hobea izan dira, Gazaren kontrako erasoaldiari ekiteko. Duela astebetetik hona Gazatik gertu, Israel hegoaldean, bizi diren israeldarrak beldurrak airean bizi dira Gazatik jaurtitzen dizkieten misilengatik, eta euren Gobernuari esku hartzeko eskatu diote. Indarra neurtuz gero aldea handia da batzuen eta besteen artean: kohete palestinarrak oso indar txikikoak dira, eta noizean behin soilik hiltzen dute norbait. Aldiz, Israelgo hegazkinek Gazaren kontra egiten dituzten bonbardaketak bortitzak dira eta ikaragarrizko suntsiketa eragiten dute.Une honetan, arrisku handia dago 2008ko Gabonetan gertatu zena errepikatzeko. Orduan, Israelek ikaragarrizko operazioa burutu zuen, 1.400 palestinarren heriotza eraginez. Badago ordea desberdintasun bat orduko egoeraren eta oraingoaren artean: orduan Mubarak presidentea zegoen agintean Egipton, neurri handi batean Israelen konplize zena. Orain, ordea, Anai Musulmanak daude agintean Egipton, ideologikoki Hamasen parekoak direnak. Mohamed Mursi Egiptoko egungo presidentea, beraz, ez da segur aski besoak gurutzatuta ezer egin gabe geratuko, Israelek Gazaren kontra operazio handi bat hasten baldin badu.