Itxi

X-xabier_doncel-X

Zinemaldia

Foxfire: benetako antisistemak

Laurent Cantet 'Foxfire' aurkezten ari da Zinemaldian: 50eko hamarkadako New Yorken kokatzen da. Atsegina eta ondo eraikia.

Foxfire
Sail Ofiziala

Ondo da. Laurent Cantet da. Tipo hau oso handia da. Gauza oso handiak egin ditu (gogoratu Ressources humaines eta Entre les murs) eta ziurrenik hau ez dugu bere maisulanetako bat bezala gogoratuko. Baina atsegina da eta oso ondo egina dago, ondo erakia. Soinu banda ere sekulakoa: filmean oharkabean igarotzen da, baina une batean istorioak eta musikak bat egiten dute, testuingurua hobeto ulertzeko.

Luzeegia agian, baina pertsonaiak sendoak dira, eta 50eko hamarkadako New York oso ondo girotzen du zuzendariak.

Neskato horiek badira benetako antisistemak

Legs, Maddy, Lana, Rita eta Goldie, New Yorken harrapatutako nerabeek, Foxfire taldea sortzen dute. Oharkabean pasatzen saiatuko dira, baina sugar formako tatuaiek ez dute laguntzen. Ez daude txiroak eta emakumeak direlako diskriminaziorik jasateko prest. Halaber, ez dituzte arraza-aurreiritziak albo batera uzten eta beraien legeekin bizitzea uste dutena baino zailagoa suertatzen da.

Egia da: istorioak 20-30 minutu ditu soberan eta erritmoa tarte askotan. Halere, atsegina da eta Victoria Eugeniatik irtetean guztiek baietz esan dugu buruarekin

AEBetako amerikar zinemaz beteriko asteburu baten ostean (aurreiritzi guztiekin), Cantetek 50eko Amerikaren ikuspegiak Zinemaldian ilusioa berreskuratzeko aukera ematen du. Gogoratu, argietatik eta masetatik aldentzen den Zinemaldia.