Felipe Etxebarria
Gaza erasopean
Nola oztopatzen dituzte AEBek Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan NBEren ebazpenak?
FELIPE ETXEBARRIA
Ameriketako Estatu Batuek berriz erabili dute beto eskubidea Segurtasun Kontseiluan Ekialde Hurbileko gatazkan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ebazpenari betoa jartzeko. Jarrera hori Washingtonek urtetan zehar Israeli eman dion baldintzarik gabeko babesaren jarraipena baino ez da.
Ameriketako Estatu Batuek berriz erabili dute beto eskubidea Segurtasun Kontseiluan Ekialde Hurbileko gatazkan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ebazpenari betoa jartzeko. Jarrera hori Washingtonek urtetan zehar Israeli eman dion baldintzarik gabeko babesaren jarraipena baino ez da.
Azkenengoz, urriaren 18an gertatu zen, gatazkari buruzko ebazpena blokeatu zutenean.
Zer zioen ebazpen horrek?
Brasilek aurkeztutako testuak bi kritika jasotzen zituen: bata Hamas taldeari zuzendutakoa, eraso "gorrotagarriak" zirela salatuz; eta bestea, Israeli leporatua, "Gazako zibilen aurka Israelgo armadak burututako eraso bortitzak" salatuz.
Idatziak "etenaldi humanitarioak" ere proposatzen zituen zibilei laguntza bideratzeko. Baina Estatu Batuek betatu egin zuten erresoluzio hori, argudiatuz, bertan ez zela aipatzen "Israelen autodefensarako eskubidea" eta "bertako diplomaziari lehentasuna ematearen beharra". Europako ordezkari batzuk ez ziren horrekin ados egon. "Aukera galdu bat izan da" zioten batzuk "Ebazpen hori ez zen arriskutsua Israelentzat: korredore humanitarioak irekitzeko baino ez zuen eskatzen, Israelen kolonizazioa aipatu gabe". Egun batzuk lehenago Errusiak aurkeztutako beste ebazpen bat betatu egin zuten Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak, Hamas ez zuelako salatzen.
NBEren Segurtasun Kontseiluan ebazpen bat onartzeko, 15 estatu kideen artean, aldeko 9 boto behar dira. Hala ere hauetariko bost kide iraunkorrak dira (AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Txina eta Errusia) eta hauek edozein ebazpen blokeatu dezakete, beto eskubidea erabiliz.
AEBek ez dituzte beti Israelekiko ebazpen kritikoak blokeatu. Adibidez, 1967an, 242 erresoluzioaren alde bozkatu zuten, nahiz eta ebazpen horrek, Sei Egunetako gerraren ondoren, Israelgo Armadari erretiratzeko eskatzen zion. 338 ebazpenaren alde ere bozkatu zuen, Yom Kippurreko gerran su etena eskatuz.
Abstenitu ere egin da beste batzuetan, eta ez ditu oztopatu ebazpen kritikoak. Adibidez, Obamaren garaian, Zisjordaniako kolonizazioaren aurka 2334 Israelekiko ebazpen kritikoa onar zedin utzi zuen.
Ostera, Trump presidentearen garaian, Washingtonek berriz blokeatu zituen Israelen aurkako bi ebazken kritikoak.
Errusiak eta Txinak ere maiz erabili dute beto eskubidea, azkenengoz urriaren 25ean. Orduan Estatu Batuek etenaldi humanitarioak eskatzen zituzten, baina beti ere "Hamasen erasoen aurrean, Israelek duen defentsa eskubidea azpimarratuz".