Bake prozesua
Parot doktrina
Etxeratek 'Parot doktrina' ezarrita daukaten presoak askatzea nahi du
Erredakzioa
Aldi berean, gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik ateratzea eta ETAko presoen dispertsioarekin bukatzea eskatu du kolektiboak.
-
Etxeraten agerraldia. Efe
Etxerat ETAko presoen senideen kolektiboak Parot doktrina ezarri zaien presoak behin betiko askatzea eskatu du.
Mattin Troitiño eta Izaskun Abaiga kolektiboaren ordezkariek Europako Auzitegiak Parot doktrinaren inguruan kaleratutako sententzia aztertu dute Gasteizen egindako prentsaurreko batean. Sententziak Ines del Rio ETAko kidea kartzelan mantentzea legez kanpokoa dela esaten du.
Nahiz eta gaurko prentsaurrekoa azkenaldian lau presok jasan dituzten erasoak salatzeko antolatu zuten, atzoko sententziaren analisi bat egitea erabaki dute. Kolektiboaren ustez, Estrasburgoko Auzitegiak emandako sententziak "Auzitegi Gorenak hartutako erabakia baztertu eta mespetxatu" egiten du, eta hori dela eta, "Parot doktrina berehala indargabetu behar dela" diote.
Erasoak
Aldi berean, gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik ateratzea eta ETAko presoen dispertsioarekin bukatzea eskatu du kolektiboak.
Beste alde batetik, presoen senideek Aitor Liguerzana, Ruben Ribero, Julen Mujika eta Ibon Goieaskoetxea ETAko kideek Foncalenteko (Alacant) eta Villefranche sur Sâoneko (Frantzia) kartzeletan jasandako erasoak salatu dituzte. Etxeraten arabera Liguerzanari beste preso batek erasotu zion, eta beste hiruen kasuan erasoak funtzionarioen partetik izan ziren.