Itxi

AEBko hauteskundeak

Sanferminak 2012

Zapi gorria jarri dute entzierroetan hildako korrikalarien oroimenez

Erredakzioa

Iruñeko sanferminetako entzierroetan hil zen azken korrikalariaren aitak zapi gorri bat eta arrosa sorta bat jarri ditu hesian, entzierroetan hil diren 15 lagunen omenez.

  • Zapi gorria jarri dute entzierroetan hildako korrikalarien oroimenez. Argazkia: EITB

    Zapi gorria jarri dute entzierroetan hildako korrikalarien oroimenez. Argazkia: EITB

Iruñeko entzierroetan hil zen Daniel Jimeno gaztearen aitak zapi gorri bat eta arrosa sorta bat jarri ditu semea hil zen lekuan, semearen eta entzierroetan hil diren beste hamalau korrikalarien omenez.

Daniel Jimenok 27 urte zituen, eta Alcala de Henaresekoa zen, baina Iruñean senideak zituen. Entzierroetako ohiko korrikalaria zen, eta, 2009ko uztailaren 10ean, Telefonicako zatian, Jandilla ganadutegiko zezen batek adarkatu zuen.

Gaur goizean, Daniel Jimenoren aita, Enrique Maya Iruñeko alkatearekin batera, semea hil zen lekura joan da, eta entzierroetan hil diren 15 korrikalarien izenak zituen zapi gorri bat lotu du hesian.

Egun "gogorra" dela esan du Juan Antonio Jimenok, eta omenaldi hori Iruñean hildako korrikalariak gogoratzeko ekitaldirik ez dagoelako egin duela azaldu du.