Jesus Torquemada
Iruzkina
Libiak oraindik ez du trantsizio politikoa burutu
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Libiako hauteskundeak arrakastatsuak izan dira, parte-hartzea % 60koa izan dela eta oraindik egonkortasun politikoa lortu ez duen herrialde bat dela kontuan izanda.
Libiako hauteskundeak arrakastatsuak izan dira, parte-hartzea % 60koa izan dela eta oraindik egonkortasun politikoa lortu ez duen herrialde bat dela kontuan izan da.
Azken emaitzak jakiteko egun batzuk pasako dira. Hala ere, bozak nork irabazi dituen jakin gabe, argi dago zaila izango dela Libia Estatu zentralizatua izatea, eta Estatu federal moduko bat egin beharko dute. Ekialdeko eskualdea, Bengazhi hiriburu duena, iraultzaren jaioterria da, eta ez du mendebaldeko eskualdearen (Tripoli) nagusitasuna onartzen. Hegoaldeak ere bere izaera aldarrikatzen du.
Horregatik, hauteskundeak pixka bat arraroak izan dira. Parlamentua honela banatzen da: Mendebaldeak 100 eserleku, Ekialdeak 60 eta Hegoaldeak 40. Parlamentu horrek Libiako konstituzio berria idazteko Batzordea aukeratu beharko luke, baina Ekialdea eta Hegoaldea ez daude banaketa horrekin ados eta konpromiso bat lortu dute: Parlamentuak behin behineko Gobernua aukeratuko du, baina ez du Konstituzioa idatziko. Horretarako, Batzorde Eratzaile bat aukeratuko dute geroago, eta hiru eskualdeek ordezkari kopuru bera izango dute bertan.
Hori horrela, Libiako trantsizioak Egiptokoaren antza handiagoa izango du Tunisiakoarena baino. Tunisiarrek "udaberri arabiarra" asmatu zuten eta normaltasuna da nagusi erakundeetan; Egipton, berriz, borroka da nagusi Mohamed Mursi presidente hautatu berriaren eta militarren artean, azken horiek duten botereari eutsi nahi baitiote.