Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Finlandia dagoeneko NATOko kide da

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da.

Astearte honetatik aurrera Finlandia Aliantza Atlantikoko kide da, eta bertan behera utzi du bere neutraltasun historikoa. Finlandiako sarrera NATOn posible izan da Turkiak asteburu honetan bere oneritzia eman eta gero. Ostera, Suediak itxaron egin beharko du Ankarak betoa altxa arte.

Finlandiak hartu du dagoeneko Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiaren ongietorria, beraz, Finlandia Aliantza Atlantikoko 31. estatu kide bihurtu da. Astearte honetan, arratsaldez, Finlandiako bandera, Bruselan, NATOko egoitzaren aurrean jarriko da.

Joan den astean Turkiako eta Hungariako parlamentuek, geratzen ziren azkenengoek, Finlandiaren sarrera NATOn berretsi zuten.

Finlandia NATOra sartzera eraman duen arrazoia Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerra izan da. Inbasioaren ondoren, Alianza militarraren babesa bilatzeko asmoz,  Finlandiak Suediarekin batera NATOn sartzea eskatu zuten. Horrela, herrialde biek bertan behera utzi zuten Gerra Hotzaren garaian ere mantendu zuten neutraltasun historikoa. Finldiaren sarrera NATOko 30 herrialde bakoitzak berretsi behar izan du. Suediak oraindik Turkiak eta Hungariak jartzen dioten oztopoa gainditu behar du. Ankarak uste duenez, Suediak ez du terrorismoaren aurka nahikoa egiten. Bere kritiketako bat ondorengoa izan da: Estolkomok ez diola PKK aldeki kurduko errefuxiaturik entregatu.

Finlandiako sarrera NATOn Helsinkin izandako gobernua aldaketarekin batera gertatu da. Izan ere, asteburu honetako hauteskundeak alderdi kontserbadoreek irabazi dituzte.   

NATOko azken anpliazio honi haserre erantzun dio Errusiak, mendebaldean eta ipar mendebaldeko mugetan indar militarrak gehietu egingo dituela iragarriz. Finlandiak 1.300 kilometroko muga dauka Errusarekin, beraz, ia bikoiztu egin du NATOk Errusiarekin duen mugaren luzera. Sergeio Shoigu, Errusiako defentsa ministroak ohartarazi duenez, Errusiak bere defentsa militarrerako neurri gehiago hartuko ditu NATOren indarrak Finalandian ezartzen baldin badira.