Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Credit Suisse ia amildegira eraman duten eskandaluak

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

El decaimiento del Credit Suisse comenzó en los años 80 cuando fue acusado de ayudar al dictador filipino Ferdinand Marcos, y prosiguen en las siguientes décadas con las ayudas que dieron y las actividades llevadas a cabo por trabajadores y directivos.

Kokaina, Japoniako mafia, ustelkeria Afrikan, espioitza eta zerga iruzurra ez ohi dira banku arruntekin lotzen diren gaiak. Hala ere, Credit Suisse bankuaren kasuan gai hauei lotutako eskandaluak maiz agertu dira bere ibilbidean zehar.

Credit Suisse 1856an sortu zen. Harrez gero banku honek bizi izan dituen ekintza susmagarriak hainbat izan dira, batez ere azken urte hauetan. 80ko hamarkadaren amaieran banku honi leporatu ziotenez, Ferdinand Marcos Filipinetako diktadoreari dirutza ezkutatzen lagundu zion. Hori dela eta, 1995an, Zurich-ko auzitegi batek 500 miloi dolar Filipinetako herriari itzultzera zigortu zuen Credit Suisse, The Guardian egunkariak gogoratzen duenez.

Banku honek Nigerian Sana Abacha diktadoreak 90ko hamarkadako agintaldian lapurtutako dirua ezkutatu zuen. Diktadoreei laguntzen ez zienean Credit Suissek Japoniako mafiako "yakuzas" kideei laguntzen zien. Bere bankari batek 5.000 miloi yen, gutxi gorabehera (38 moloi euro, 2004ko truke tasan) zuritzen lagundu zien, baina Credit Suisseko bankari hau errugabetzat jo zuen Japoniako auzitegi batek. Errugabetze horren arrazoia, ez zekiela dirutza horren jatorria zein zen.

XXI. mendeko lehen hamarkadan zehar ere zerga iruzurrari lotutako hainbat eskandaluk astindu zuten banku hau, bai Italian, bai Alemanian edo baita ere Estatu Batuetan. 2014. Estatu Batuetako justiziak inoiz ezarritako isunik handiena jarri zion, 2.600 miloi dolar, milaka zergapekori beren dirutza Suitzan ezkutatzera bultzatu zituelako .

Bere bezero ezagunetako batzuk hartutako tratuagatik kexatu ere egin ziren. Hau izan zen Bidzina Ivanichvili, Georgiako lehen ministro ohiaren kasua. Honek 2018an bere dirua galtzeaz salatu zuen Credit Suisse. Bankuak ostera bere enplegatu bati leporatu zion errua, Georgiako buruzagiaren sinadura faltsifikatu omen zuela, gero burtsan bere diruarekin jokatzeko. Bankariak bere buruarekin beste egin zuen 2020an. Bi urte geroago Bermudas-ko auzitegi batek Bidzina Ivanichviliri 500 miloi dolar baino gehiago ordaintzera zigortu zuen Credit Suisse.

Baina oraindik txarrena heltzear zegoen. 2019 eta 2020 bitartean Credit Suisse "bere historiako unerik txarrenetatik igaro zen", Financial Times egunkariaren arabera. Bankuak bere bi zuzendari exekutibo galdu zituen. Lehenengoak, Tidjiane Thiam, 2020an dimititu egin behar izan zuen, bankuko enplegatuei espiatzeagatik. Ondoren, bankua zuzentzeko etorritako Antonio Horta-Osorio Portugalko bankari ospetsuak dimititu behar izan zuen, osasun arauak ez zituelako bere Covid-19ko pandemiaren konfinamendu garian.

Gainera bankuari 2020an leporatu ziotenez, kontrol arauak ez zituen behar bezala bete, eta ondorioz Bulgariako droga kartel bat finantziatu zuen. Bi urte geroago kasu honengatik auziperatutako lehen bankua izan zen Credit Suisse.

Bata bestearen atzeko eskandalu hauek bankuaren izan ona kaltetu dute, eta ondorioz bezero aberats askok Credit Suiss utzi dute. Duela hilabete batzuk, bere arduradun batzuk euren errua aitortu zuten eta gauzak aldatzeko denbora eskatu zuten. Baina une honetan juxtu denbora da Credit Suissek ez daukana, SVB-en porrotarenekin dena azkar baitoa.