Itxi

kultura

Zuzendaritza berria

Anton Reixak irabazi ditu SGAEko hauteskundeak

Erredakzioa

Reixak zuzentzen duen Birfundazioaren aldeko Autoreen (Aunir) hautagaitzak zuzendaritzaren 31 eserlekuetatik 14 eskuratu ditu.

  • Anton Reixa. Foto: EFE

    Anton Reixa. Foto: EFE

Joan den apirilaren 26an hauteskundeak egin zituzten Egile eta Editoreen Elkartean (SGAE), zuzendaritza berria aukeratzeko.

Hautagaitza bakar batek ere ez du gehiengoa lortu, baina Anton Reixak zuzentzen duen Birfundazioaren aldeko Autoreek (Aunir) eskuratu dute boto kopuru handiena.

SGAEk zabaldutako datuen arabera, Aunirrek jokoan zeuden zuzendaritzako 31 eserlekuetatik 14 lortu ditu.

Aipatzekoa da boto zenbaketa konplexua izan dela eta hamalau ordu baino gehiago behar izan dituztela kontaketa amaitzeko.