Itxi

Gasteiz

Eztabaida izan zuten

Agure bat atxilotu dute Gasteizen, errebolber batekin mehatxatzeagatik

Erredakzioa

Gasteizko Udaltzaingoak 77 urteko gizonezko bat atxilotu du, eztabaida batean beste gidari bati errebolber batekin mehatxatzea leporatuta.

Gasteizko Udaltzaingoak 77 urteko gizonezko bat atxilotu du, eztabaida batean beste gidari bati errebolber batekin mehatxatzea leporatuta.

Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, eztabaida atzo, goizeko 11:00etan, izan zuten, Gasteizko Obispo Ballester kalean.

Kotxean zeudela, bi gizonen arteko eztabaida piztu zen ordu horretan. 77 urteko gizonak Me 38 Magnum 4R errebolber bat atera eta bigarren gidariari mehatxu egin zion.

Errebolberraren jabearen ibilgailua aurkitzea lortu zuen Udaltzaingoak eta gizonezkoak armak eramateko baimena zeukala frogatu zuten, nahiz eta funtzionarioa ez izan.

Udaltzaingoak Ibilgailua miatu zuen eta errebolberra aurkitu zuten, 17 zentimetroko ganibeta baten ondoan. Poliziek pistola atzeman zioten.