Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Netanyahu amaiezina

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Benjamin Netanyahu israeldarrarena munduko herrialde askotan gertatzen ari denaren adibide ona da.

Albisteak (1)

Benjamin Netanyahu israeldarrarena munduko herrialde askotan gertatzen ari denaren adibide ona da.

Politiko batzuk, beraien jatorrizko herritatik kanpo ikusita, ustelak, immoralak, gezurtiak, autoritarioak eta barregarriak ere badira. Baina haien herrialdeetan herritarrek behin eta berriz bozkatzen dituzte.

Antza ahul aurkeztu zen Netanyahu bere alderdiko hauteskunde primarioetara. Ez zituen azkeneko hauteskundeak irabazi eta ez zuen koalizio gobernua osatzea lortu. 13 urteko agintearen higadura bizkar gainean dauka. Hauteskunde primarioetan, orain, eroriko zela zioten… eta botoen % 72 lortu du.

Beraz, Netanyahu izango da Likud alderdiaren hautagaia martxoaren biko hauteskundeetan. Israelen blokeo egoera argi erakusten dute hauteskundeok. Urtebetean egingo dituzten hirugarrenak izango dira, eta ezer aldatzen ez bada, hauek ere ez dira erabakigarriak izango.