Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Impeachmentak eragina du hauteskunde primarioetan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Impeachmentak Bernie Sandersi eta Elizabeth Warreni kalte egingo die Senatuan egon beharko baitira primarioetan lehian egon ordez.

Ordezkarien Ganbarak zehaztu du Trumpi zer leporatuko dion: Botere gehiegikeria eta Kongresua oztopatzea. Abenduan epaiketa politiko horrek aurrera egitea erabakiko du Ganbarak, eta orduan Senatura iritsiko da, Senatua baita, presidentea kargugabetu ala ez benetan erabakiko duena. Emaitza aurreratu dezakegu: Trumpek presidente izaten jarraituko du, bere alderdiak, errepublikanoak gehiengoa duelako Senatuan. Eta paradoxa hau gertatuko da: Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioetan parte hartzen ari diren senatari demokratak galtzen aterako dira.

Trumpekin azaroan lehia daitezkeen senatarien artean daude Bernie Sanders eta Elizabeth Warren, primarioak irabazteko faboritoen artean baitaude. Biek, urtarrilean Iowan eta New Hampshiren egon beharko lukete kanpaina egiten, hor egingo dituztelako lehendabiziko primarioak. Baina derrigorrez Senatuan egon beharko dute Impeachment saioetan parte hartzen. Horrek kalte egingo die, eta ustekabeko aukera eman diezaieke orain arte hain ezagun izan ez diren beste hautagai batzuei.