Jesus Torquemada
Iruzkina
Bolivia, erdibituta
Jesus Torquemada
Gerra zibilaren arriskua saihesteko Evo Moralesek egin duen deia ez du besterik gabe egin. Argi dago bi herrialde daudela aurrez aurre eta gerra arriskua handia dela.
Gerra zibilaren arriskua saihesteko Evo Moralesek egin duen deia ez du besterik gabe egin; Arriskua benetan egon badago. Gauzak pixkanaka ari dira argitzen: ultra eskuina da gobernu berrian pisu gehien duena. Eskuin mutur horrek oinarria Brasilekin muga egiten duen Santa Cruz eskualdean dauka. Ordekan dagoen eskualdea da Santa Cruz, Altiplanoko inguru menditsuaren aldean. Altiplanoan, 3.000 metrotik gorako garaieran biztanle gehienak indigenak dira, Quechuak edo Aymarak, eta Santa Cruzen daude nekazaritza eta gas-baliabideak. Santa Cruzko biztanleak zuriagoak edo mestizoagoak dira, quechua eta aymara gutxiago bizi da.
Oro har, Quechuak eta Aymarak Evo Moralesen alde daude, salbuespenak salbuespen. Potosíko eskualdean esaterako, indigenak diren arren Moralesen aurkako protesta handiak gertatu dira. Eta beste xehetasun bat: Santa Cruzko zurien artean mugimendu kristau kontserbatzailea indartu da, evangelistena eta katolikoena, gurutzea aldarrikatu eta Pachamamaren moduko sinismen indigenak paganotzat jotzen dituena. Argi dago bi Bolivia daudela aurrez aurre eta gerra arriskua handia dela.