Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Urriaren 31ko obsesioa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, egun horretan Erresuma Batua automatikoki Europar Batasunetik kanpo geratuko baita.

Parlamentu britainiarrak  lege bat bozkatu nahi du gaur, teorian Gobernua brexita bi hilabetez  atzeratzea behartuko lukeena. Litekeena da  legea  aurrera ateratzea… 10 edo  15 diputatu kontserbadore badaude  akordiorik gabeko brexita nahi ez dutenak. Ez daude brexit aren kontra,  baina bai akordiorik gabeko brexit baten kontra Boris Johnson euren lehen ministroak defendatzen duen bezala. 

Oposizioarekin bat egingo balute legea onartu egingo litzateke. Baina Johnsonek jada esan du ez duela lege hori errespetatuko eta diputatu errebeldeak  alderditik kanporatuko dituela. Johnsonek nola edo hala urriaren 31ra iritsi nahi du, data horretan  Erresuma Batua automatikoki  Europar Batasunetik kanpo geratuko baita. Horretarako  hainbat  gauza egin ditzake. Adibidez,  hauteskundeak aurreratzea  urriaren erdialderako. 

Modu horretan, hauteskunde horietatik ateratako gobernuak ez luke denborarik izango urriaren 31an Erresuma Batua Batasunetik ateratzea ekiditeko. Oposizioak aurrea hartu dezake eta Johnsonen kontrako zentsura mozioa deitu, baina sistema britainiarrean, zentsura mozio batek ez du behartzen lehen ministroa berehala kargua uztera, denbora gehiagoz geratu liteke karguan… Adibidez azaroaren 1era arte, eta ordurako brexita jada gauzatuta egongo litzateke.