Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Venezuelaren kontrako bonba ekonomikoa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBk Venezuelaren kontra agindutako zigor berriek herrialde hura ekonomikoki erabat itotzea dute helburu.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Venezuelaren kontra agindutako zigor berriek herrialde hura ekonomikoki erabat itotzea dute helburu. Aurrez, Kuba, Iran, Ipar Korea edota Siriaren kontra hartutako neurrien parekoak dira horiek. Washingtonek nahi du, gainera, nazioarteko gainerako herrialdeek bide bera egin eta zigorrak gauzatzen lagun dezaten. Eta egiten ez badute, AEBren zigorra jaso dezaketela badakite.

John Bolton AEBko Segurtasun nazionaleko goi arduradunak argi esan du: Venezuelarekin negozioak egiten badituzu ezingo dituzu egin AEBrekin. Bolton da orain AEBko atzerri politika zuzentzen ari dena. Trump berarekin fio da eta harekin aritzen da golfean. Boltonek ez du Venezuelan akordio negoziaturik nahi eta Maduroren porrotaren aldeko apustua egina du.

Barbadoseko irlan modu diskretuan elkarrizketak egiten ari dira Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren artean, Norvegia bitartekari dela. Akordioaren aukera guztiak leherrarazteko bonba ekonomikoa da Boltonek aktibatu duena, Barbadoseko bilkuratik, zerbait aterako balitz ere.