Jesus Torquemada
Iruzkina
Egipto gaixoa
Jesus Torquemada
Giza eskubideen aldeko hainbat elkarteren arabera, Egiptoko presidente ohiaren heriotza zuzenean lotuta dago espetxean izan dituen bizi baldintzekin.
Giza eskubideen aldeko elkarteek, Amnistia Internazionala eta Human Rights Watch bezalakoak, nabarmendu dute Egiptoko presidente ohi Mohamed Mursiren heriotza zuzenean dagoela lotuta espetxean izan dituen bizi baldintzekin. Mursiren alderdiak, Anaia Musulmanek, zuzenean hilketa salatzen dute. Diputatu britainiar talde batek egindako txostenaren arabera, Mursik jasan behar izan zuen espetxe erregimenak okertu egin zuen aurrez ahula zen bere osasuna.
Mohamed Mursi 2012an hautatu zuten Egiptoko presidente Hosni Mubarak diktadorea bota ondoren lehen hauteskundeetan. Mursiren garaipena alde txikiarekin izan zen, baina berak uste zuen nahikoa zilegitasun zuela herrialdean sistema islamikoa ezartzeko.
Egipto diktadura militarretik atera zen, baina pixkanaka erlijio diktatura baterako bidea hasi zuen. Horrek herrialdeko sektore demokratiko laikoen mobilizazioa eragin zuen, Tahirreko plazako iraultza egin zutenak ziren eta ez zeuden prest apaiz islamiarrek balia zezaten euren ahalegina. Sektore laiko horien protestek, ordea, aukera eman zieten militarrei boterea berreskuratzeko, eta horrela egin zuten Al Sisi mariskalak eman zuen estatu kolpearen bidez. Eta horrela dago ostera ere Egipto gaixoa: diktadura militar baten pean.