Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Europako enpresa nagusiek behera egin dute mundu mailako etekinen zerrendan

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Alemaniako enpresak Estatu Batuen merkataritza politika erasokorraren ondorioak jasaten ari dira. Iazko urtean enpresa alemaniarren irabaziak % 1,2 baino ez ziren igo.

Europako enpresa nagusienak, batez ere Alemaniakoak, etekin handidunen zerrendan jaitsi egin dira 2018an. EY kontsultoriaren arabera, Alemaniako enpresak Estatu Batuen merkataritza politika erasokorraren ondorioak jasaten ari dira. Iazko urtean enpresa alemaniarren irabaziak % 1,2 baino ez ziren igo. Estatu Batuetakoak ostera, % 10,5 egin zuten gora batezbeste. Asiakoek % 10,10 etekin gehiago izan zuten. Eta Europar Batasunekoek % 7,7, Alemaniako emaitza eskasen ondorioz.

Ondorengoa da 2018an mundu mailan etekinen igoera gehien izandako enpresen zerrenda: 

Lehen postuan AEBko Apple deago. 60.000 milioi euro irabazi zituen.

Bigarren postuan Hego Koreako Samsung dago. 45.000 milioi euro irabazi zituen.

Hirugarren postuan AEBko Microsoft dago. Ia 30.000 milioi euro irabazi zituen.

Laugarren postuan Herbeheretako Shell dago. 22.000 milioi irabazi zituen. Hau da zerrendan agertzen den Europako lehen enpresa.

Alemaniako lehen enpresa 25. Postuan dago eta Volkswagen da. 14.000 milioi euroko irabazia izan zuen.

Burtsan kotizatzen duten 10 enpresa nagusienetik zazpik AEBn dute egoitza. Hauetatik batzuk teknologikoak izan ez arren, AEBKo barne merkatuaren sendotasunari esker emaitza onuragarriak izan dituzte. Ostera, Europakoak, nazioarteko merkatura zuzenduta daudenez, tentsio gehiago jasaten ari dira. Estatu Batuen eta Txinaren arteko auzi komertzialaren ondorioa du horiengan.

Munduko 1.000 enpresa nagusien artean, 299 Estatu Batuetakoak dira; 146, Japoniakoak; 79, Txinakoak; 45, Frantziakoak; 45, Erresuma Batukoak; eta 44, Alemaniakoak.