Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Presoak aske Nikaraguan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Pasa den astean onartutako amnistía legeak ahalbidetu du presoak aske geratzea, eta bidea erraztu diezaieke Nikaraguaren krisi politikoa konpontzeko negoziazioei.

Nikaraguan, tentsio politikoa arintzeko urrats garrantzitsua eman dute. Aske utzi dituzte Daniel Ortega-ren dimisioa eskatzeko manifestazioetan iaz atxilotutako ehundik gora persona. Manifestariek zioten presidentea aukeratzeko hauteskundeak ez zirela garbiak izan eta horregaitik eskatzen zuten Ortegak kargua utzi eta hauteskundeak berriro egitea; Venezuelan bizitako egoeraren antzekoa zen.

Pasa den astean onartutako amnistía legeak ahalbidetu du presoak aske geratzea. Ekainaren 18-a baino lehen presoak askatu ezean zigorrak jarriko zizkiola ohartarazi zion Europar Batasunak Ortega-ri eta badirudi horregaitik gertatu dela guztia hain azkar. Oposizioak, ordea, dio Ortega-k tranpa egin duela. Amnistia legea onartzen denean, ez zaie manifestariei bakarrik aplikatu behar baizik eta manifestariei eraso egin eta hainbat hildako eragin zituzten paramilitar sandinistei ere.

Edozein kasutan, presoak aske utzi izanak bidea erraztu diezaieke Nikaraguaren krisi politikoa konpontzeko negoziazioei.