Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Berriz ere tentsioa Korean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ipar Korea eta Estatu Batuen arteko bake akordio baten aukera geroz eta urrunago dago. Ipar koreak misilekin frogak egin ostean, Estatu Batuek Ipar Koreako merkantziaontzi bat atxiki dute.

Tentsio giroak gora egin du berriz Estatu Batuen eta Ipar Korearen artean. Ipar korearrek misilekin entseguak egin dituzte ostera ere; Estatu Batuarrek erantzun dute ikatza zeraman merkantzia ontzi ipar korear bat atzemanez.

Ipar Korea Nazio Batuen segurtasun kontseiluak ezarritako zigor ekonomikopean dago, eta zigor horien artean ikatza salerosteko debekua du. Trump eta Kim-ek bi goi bilera egin dituzte, bat Singapurren eta bestea Hanoin.

Badirudi ez direla bereziki gaizki moldatzen, eta Trumpek tweet-ak idatzi izan ditu Kim-i buruz ondo hitz eginez. Baina ez dute bake akordiorik sinatzen oinarrizko gauzetan ezadostasunak dituztelako. Kim-ek dio prest dagoela arma atomikoak egiteari uzteko aurrez Estatu Batuek isunak kentzen badituzte.

Trump-ek aldiz dio lehenengo Ipar Koreak arma nuklearrak deuseztu behar dituela, eta orduan kenduko dituela isunak. Kim-ek hori errendizioa litzatekeela uste du eta misilekin frogak eginez ostera bere indarra erakutsi nahi du. 

Bereziki Japonia eta Hego Korearentzat mehatxu diren frogak dira. Hego Korearren ametsa da euren anaia Ipar Korearrekin bake ituna sinatzea, baina ez da posible izango Estatu Batuek eta Ipar koreak tentsio gorakada honekin  jarraitzen duten bitartean.