Jesus Torquemada
Iruzkina
AEBek Assangekiko mendekua hartu nahi dute
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Wikileaks, Assangek zuzendutako interneteko atariak, milaka dokumentu filtratu zituen agerian utziz segurtasun agentzia estatu batuarren jardunbide zikinak.
Lenin Moreno Ekuadorko presidenteak Julian Assangi asilo politikoa kentzeko hartutako erabakia defendatu du, erabaki horrekin Britainia Handiko agintariek Assange atxilotzea baimendu ostean.
Morenoren arabera, Ekuador eta Erresuma Batuko gobernuek akordioa lortu dute Assange ez dadin estraditatua izan heriotza zigorra jaso dezakeen herrialde batera. Hasiera batean, horrek irudika lezake ez dutela AEBetara estraditatuko.
Hori bai, litekeena da Londresek oso interpretazio ezberdina egitea: AEBetan heriotza zigorra dago, bai, baina Assangi leporatzen dioten delituak ez dakar heriotza zigorrik. Segurtasun informatikoaren aurkako eraso bat leporatzen diote, 5 urteko espetxe zigorra ekar lezakeena.
Baina behin AEBetan dela, ezin jakin zer asmatuko duten segurtasun zerbitzuek akusazio gehiago egiteko. Wikileaks, Assangek zuzendutako interneteko atariak, milaka dokumentu filtratu zituen agerian utziz segurtasun agentzia estatu batuarren jardunbide zikinak. Agentzia horiek amorratuta daude eta mendekua nahi dute.