Jesus Torquemada
Iruzkina
Luzapena: Zer dio araudiak?
Jesus Torquemada
Futboleko araudiak dio luzapenek 30 minutu irauten dutela, 15 minutuko bi zatitan. 'Brexit'ak ez du araudirik, beraz, guztia erabakiak hartu ahala egiten ari dira.
Futboleko araudiak dio luzapenek 30 minutu irauten dutela, 15 minutuko bi zatitan. Brexit-ak ez du araudirik, beraz, guztia erabakiak hartu ahala egiten ari dira.
Britainia Handiko parlamentuak luzapena eskatzea erabaki ostean, eta beste 27 jokalariek onartzen badiote, orain eztabaidatu behar dena zera da: zenbat iraungo duen luzapenak. Komunen ganberak atzo onartu zuen ebazpenak dio ekainaren 30era arte, beti ere parlamentu horrek berak datorren astean onartzea erabakitzen badu dagoeneko bi aldiz atzera bota duen plana. Theresa Mayk Europar agintariekin sinatu zuen plana, alegia.
Azkenean diputatu britainiarrek onartzen badute, ez dago denborarik martxoaren 29a baino lehen martxan jartzeko, irteera egun ofiziala hori da, eta horregatik da beharrezkoa hiru hilabeteko luzapena. Hori bai, datorren astean berriz Mayren plana ostera ere atzera botatzen badute, zertarako balio luke luzapenak? Negoziatzen jarraitzeko? Hauteskundeak deitzeko? Beste erreferendum bat egiteko, nahiz eta aukera hori atzo bertan atzera bota zuen Britainia Handiko parlamentuak?
Hori da orain gainontzeko europarrek jakin nahi dutena. Luzapenari baiezkoa esan nahi diote, baina jakinda britainiarren hurrengo urratsak zein izango diren.