Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpek konfrontazioa nahi du Txinarekin

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Huaweiri Iranekin negozioak egitea leporatu diote, eta ez dira enpresari trabak jartzearekin konformatzen; enpresako arduradunak epaitu nahi dituzte.

Argitu beharreko lehen gauza, oso garrantzitsua delako, zera da: Iranen aurkako zigor ekonomiko eta politikoak ez dituela Nazio Batuen Erakundeak ezarri; baizik eta Estatu Batuen aldebakarreko erabakia izan dela, eta, modu horretan, AEBek Iranekin, eta Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemaniarekin sinatutako akordioa hautsi zutela.

Akordio hori Obama presidente zela sinatu zen eta Trumpek hautsi egin du, beste bazkideei kasurik egin gabe, akordioa betetzen ari zela baitzioten guztiek. Beraz, AEBek Irani ezarritako zigorrek ez dute Nazio Batuen babesik. Larriena da Estatu Batuak beste herrialdeak behartu nahian ari dela zigor horiek ezar ditzaten, nahi ala ez. Eta honela lortzen du: Enpresa batek Iranekin negozioak egiten jarraitzen badu, Estatu Batuetako merkatutik kanporatu egiten du.

Ondorioz, enpresa gehienek Iranekin merkataritza harremanak izateari uko egiten diote. Hala ere, Wanzhou Meng Huaweiko zuzendari finantziarioa atxilotzeko aginduta, urrats arriskutsua eman dute Estatu Batuek. Huaweiri Iranekin negozioak egitea leporatu diote, eta ez dira enpresari trabak jartzearekin konformatzen; enpresako arduradunak epaitu nahi dituzte. Noski, Pekinek eraso gisa hartu du atxiloketa, eta Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertziala gordinago bihurtzea da ondorioa.