Jesus Torquemada
Iruzkina
Macrik murrizketak iragarri ditu Argentinan
Jesus Torquemada
Argentinaren arazoa betikoa da: ekoizten duena baino askoz ere gehiago gastatzen du, eta zuloa nazioarteko maileguekin osatzen du, baina beti iristen da emandako mailegua bueltatzerik ez duen unea.
Mauricio Macri Argentinako presidenteak onartu du defizita jaisteko egin behar dituen doikuntza ekonomikoak pobrezia gehiago ekarriko duela herrialdera. Garraioari eta argindarrari ematen zitzaien diru laguntzak, pobreenei mesede egiten zienak, desagertu egingo dira. Inflazio geldiezina eta monetaren debaluazio sakona eros-ahalmena jaten ari dira. Gastu soziala ere murriztu egingo da. Guzti hori defizit publikoa nola edo hala jaisteko saiakera da Nazioarteko Diru Funtsak Argentinari 0.000 milioi dolar maileguan eman diezaion.
Argentinaren arazoa betikoa da: ekoizten duena baino askoz ere gehiago gastatzen du, eta zuloa nazioarteko maileguekin osatzen du, baina beti iristen da emandako mailegua bueltatzerik ez duen unea eta hor doikuntza gogorra egin behar izaten du. Gobernu guztiei gertatu zaie.
Macrik hauteskundeak irabazi zituen aginduz horrelakorik ez zela berriro gertatuko. Bere aurrekoari, Cristina Fernandez de Kirchner leporatzen zion, diru-laguntzetan diru gehiegi gastatzea. Macrikk esaten zuen politika ekonomiko liberalagoa jarriko zuela indarrean merkatuen konfiantza irabazteko, baina bi urte ere ez dio iraun konfiantza horrek eta Argentina berriro ere amildegi ekonomikotik gertu dago.