Jesus Torquemada
Iruzkina
Yemen: ahaztutako gerra
Jesús Torquemada
Saudi Arabiak eta Iranek Ekialde Hurbilean eduki nahi duten kontrola da gatazka horren arrazoietako bat. Baina Yemengo gatazka zibila ere bada.
Yemengo gerra ahaztutako gerra da. Protagonismo osoa du Siriako gerrak, eta gutxi hitz egiten da Yemengoari buruz. Eskola-autobus baten aurka egindako erasoak mundu guztian zirrara eragin du, baina egia esan Yemenen hildakoen kopurua isilean gora egiten ari da, duela hiru urte hasi zen gatazkaren ondorioz.
Gerra horren arrazoietariko bat da Saudi Arabiak eta Iranek Ekialde Hurbilean eduki nahi duten kontrola. Iranek babesten dituen errebelde hutiak Saudi Arabiaren babesa duen Al-Hadi presidentearen aurka altxatu ziren. Saudiarabiarrek hutien aurkako kanpaina hasi zuten bonbak jaurtiz, eta Kuwaitek, Bahrainek eta Arabiar Emirerri Batuek osatzen duten koalizio militarra zuzentzen dute.
AEBk ez dute zuzenean parte hartzen, baina Saudi Arabia libre jarduten uzten dute, Pertsiar golkoan aliatu nagusi baita. Kanpoko esku hartze horiez gain, Yemengo gerra gatazka zibila ere bada. Saleh Yemengo aurreko presidentea Udaberri Arabiarrean bota zuten, baina hutien alde jarri da boterea berreskuratzeko asmoz.