Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Salvini eta hura bozkatu zutenak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Italiako Gobernuak gurutzada hasi du Mediterraneoan naufrago dauden migratzaileak erreskatatzen ari diren erakunde humanitarioen kontra. Honetan ados daude Gobernuko koalizioko bi alderdiak.

Italiako Gobernuak gurutzada hasi du Mediterraneoan naufrago dauden migratzaileak erreskatatzen ari diren erakunde humanitarioen kontra. Bota egin nahi ditu bertatik ontziak atzemanez eta Italiako portuan lehorreratu ditzaten eragotziz. Eta honetan, ez dadila zalantza izpirik geratu, ados daude Gobernuko koalizioa osatzen duten alderdiak: Lega eta Bost Izarretako Mugimendua. Ez dadila zalantzarik izan, ados daudela, bi alderdi horien aldeko botoa eman dutela italiarren erdiak ere.

Arazoa ez dira Salvini, Le Pen, Seehofer, Orban, Wilders edota Kurz. Arazoa da horiei botoa ematen dietenak gero eta gehiago direla. Eta ez dago zalantzarik, hain zuzen ere, immigrazioarekin amaituko dutela agintzeagatik ematen dietela botoa.

Gainera, buruzagi xenofobo horiek denak badute beste bereizgarri bat:  hizkuntza erasokor eta iraingarria erabiltzen dute denek, eta borroka bilatzen dute baita kide dituzten herrialdeekin ere. Horri dagokionez, Salvini da denetan okerrena.

Haren hitzak onartezinak dira. Azkenaldian ijitoei buruz esan dituenak, ontzi humanitarioek ‘giza haragia’ jasotzen dutela tartean, baita Italiaren betiko aliatu onenei buruz, Espainiari eta Frantziari buruz, esan dituenak ere argi erakusten dute Salvini eta haren boto-emaileak arrisku handia direla Europaren etorkizunarentzat. Ez dezagun zalantza izpirik izan.