Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpek atzera egin behar izan du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hain izan dira handiak eskandalua eta gizarte presioa ezen Alderdi Errepublikanoan asko ikaratu egin direla.

Hain izan dira handiak eskandalua eta gizarte presioa Trumpek ez duela beste aukerarik izan eta atzera egin duela. Eta ez da inondik inora erraza Trumpek atzera egitea. Paperik gabeko etorkinen seme-alabak gurasoengandik banatu eta zehaztugabeko helmugara eramaten dituztela erakusten duten irudiak hain dira ikaragarriak Alderdi Errepublikanoan asko ikaratu egin direla.

Izan ere, azaroan hauteskunde legegileak dituzte AEBn eta errepublikanoek legez kanpoko immigrazioaren gaia ardatz bihurtu nahi dute; baina apiriletik hona ezartzen ari den politika gogorrak lortu nahi denaren aurkako eragina izan lezake, eta boto-emaile asko uxatu litzake, ez dutelako giza duintasunaren aurkako horrelako erasoen konplize izan nahi. Duela bi hilabete hasi ziren paperik gabeko etorkinekin politika hori ezartzen. Gurasoak espetxeratu egiten dituzte epaitu eta kanporatu bitartean, eta seme-alabak harrera zentroetan sartzen dituzte; askotan AEBko beste muturrean dauden zentroetan. Horrek guztiak gogora dakarkigu AEBn bertan aurrez indioen familiekin egin zen derrigorrezko banaketa, edo Australian aborigenekin egin zena. Azkenean, Trumpek onartu egin behar izan du haurrek euren gurasoen ondoan egon behar dutela, espetxean bada ere.