Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Curriculumaren tranpan jausi da Italia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Giuseppe Conte lehen ministrorako hautagaiaren curriculuma puztuta dago, eta hainbat iturriren arabera, datu faltsuak ere baditu.

Sorpresa iturri etengabea da Italia. Gobernua sortzeko zorian zegoela zirudiela lehertu da Giuseppe Conte lehen ministrorako hautagai denari buruzko eskandalua. Ligak eta Bost Izarretako Mugimenduak, Gobernua osatzeko ahaleginean ari diren bi alderdiek, proposatutako hautagaia da Conte. Esperientzia politikorik ez du, eta bere ikasketa akademikoak ditu meritu nagusi. Zuzenbide irakaslea da. 53 urte ditu, eta 12 orri betetzen dituen curriculum zabala.

Baina ai! Dirudienez, curriculuma puztuta dago, eta hainbat iturriren arabera, datu faltsuak ere baditu. Contek dioenez, "bere ikerketa juridikoak" nazioarteko hainbat unibertsitatetan hobetu ditu, baina unibertsitate horietan diote ez dutela hautagaia ezagutzen.

Legak eta Bost Izarretako Mugimenduak hitzartuta daukate jada gobernu programa. Sergio Mattarella Italiako presidenteak Conteren izendapena berrestea baino ez da falta. Baina Mattarela ez dago konbentzituta eta, are eta gutxiago, eskandalu honen ondoren. Hauteskunde aurreratuen mamua ate-joka hasi da, berriz Italian.