Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bakearen ordua Korean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Zentzugabekeria da belaunaldi berriek euren herenaiton-amonek bi Koreen gerran (1950-1953) egindakoak ordaintzen jarraitzea.

Oraingoa bai…. badago itxaropena bi Koreek duten egoera zentzugabeari amaiera emateko. Bien arteko gerra amaitu zenetik 65 urte pasatu diren arren, oraindik ez dira gai izan bake akordio bat sinatzeko.  Kim eta Moonen  arteko goi bilera egoera ezin hobea izan liteke horretarako. Moon Jae-Inek irabazi zituen Hego Koreako hauteskundeak eta hitzeman zuen hurbilketa bat izango zela Ipar Korearekin.

Kim Jong-unek Ipar Koreako ekonomia modernizatu nahi du, eta horretako, ezinbesteko du nazioarteak zigorrak  altxatzea… Bertan Txina ere parte hartzen ari da, bere aliatu nagusia. Zigor horiek altxatzeko Kimek  bere  armategi  nuklearra  ezabatu edo gutxienez murriztu beharra dauka. Oraingoz egiaztatu du bonba atomikoak eta misilak  dituela  botatzeko  prest. Horrekin kanpotik etor litekeen balizko eraso bati aurre egiteko modua izango luke.

Bi agintariek bakea nahi dute eta baita Asiako herrialde guztiek ere. Denak nazkatuta daude beraiek ere arriskuan jartzen dituen gatazka honekin. Gauzak horrela, une egokia da bi Koreek behingoz atzean uzteko 1950etik 1953rarte iraun zuen gerra. Ia ez dago gerra horretatik bizirik irten zen pertsonarik, eta zentzugabekeria da belaunaldi berriek euren herenaiton-amonek egindakoa ordaintzen jarraitzea.