Jesus Torquemada
Iruzkina
Alemaniak salbamendu-txalekoa jantzi du
Jesus Torquemada
Alderdi Sozialdemokratako oinarriek baiezkoa eman diote kristau-demokratekin Koalizio Handia osatzeari, dituzten arriskuak jakitun. Kristau-demokratei ere ez zaie gehiegi gustatzen, kontzesioengatik.
SPD Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako oinarriek baiezkoa eman diote kristau-demokratekin Koalizio Handia osatzeari eta uste zena baino babes handiagoarekin, gainera. Sozialdemokratek badakite akordio horrek arrisku handiak dakarzkiela. Aurretik eginak dituzte bi Koalizio Handi kristau-demokratekin eta, bietan, botoak galdu dituzte. Baina, gutxienez, akordio on bat lortu dute oraingoan, eta Alemaniako Gobernu berriak gizarte eta lan arloko proposamen sozialdemokrata asko eraman beharko ditu aurrera.
Kristau-demokratei ere ez zaie gehiegi gustatzen Koalizio Handia, hain zuzen ere, kontzesio gehiegi egin behar izan dituztelako sozialdemokraten alde. Eta eurek ere botoak galdu zituzten azken hauteskundeetan. Sozialdemokrata eta kristau-demokratek denbora behar dute euren egiturak berreraikitzeko, baina oso litekeena da Angela Merkelek ezin bete izatea agintaldiko lau urteak. Ez alferrik, bi urteren buruan akordioa berraztertu egingo dela dioen klausula gordetzen du testuak.