Itxi

albisteak

Gatazka Aaiunen

Bigarren zibil bat hil dela onartu du Marokok

Erredakzioa

Brahim Daudi bart hil da astelehenean, kanpamenduaren desegiteko operazioan, izandako zaurien ondorioz. Saharako hainbat elkarteen arabera hildako gehiago daude.

Aaiuneko kanpamendua desegin eta ondorengo istiluen ondorioz, bBigarren saharar bat hil dela onartu du Marokoko Gobernuak. Horrez gainera, Marokoko iturri ofizialen arabera, hamaikagarren polizia ere hil da.&' || 'nbsp;

Saharako hainbat elkartek, berriz, hildakoen kopurua marokoarrek aitortzen dutena baino handiagoa dela adierazi dute.

Astelehenean Gdaim Izik kanpamendua desegiteari ekin zion Marokoko poliziak, bertan milaka saharar bildu baitziren euren eskubide soziopolitikoen alde protesta egiteko. Poliziaren ekintzaren kontrako istiluetan izandako zaurien ondorioz hil da bart Brahim Daudi sahararra.