albisteak
G20ko goi-bilera
Zapateroren ustez, milioi bat lanpostu berde sor litezke hamar urtetan
Erredakzioa
AEBetako eta Txinako presidenteak bildu dira eta, bitartean, Zapatero “Hazkunde berdea" izeneko mahai-ingurua zuzendu du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako presidenteak adierazi du energia berriztagarrien sektoreak, garraio eta eraikuntza jasangarriak eta ekoindustriak milioi bat lanpostu sor ditzaketela Espainian datozen hamar urtetan.
Seulen, G20ko goi-bilera hasi baino lehen antolatutako enpresa-gizonen bilera batean egin ditu Zapaterok honako adierazpenak. Bertan, "Hazkunde berdea" izeneko mahai-ingurua zuzendu du.
Obama eta Hu Jintao
Bitartean, AEBtako presidentea, Barack Obama, Hu Jintao Txinako presidentearekin bildu da G20ko goi-bilera hasi baino lehen. Agintari amerikarraren ustez, bien herrialdeek, munduko ekonomia nagusiak izanik, "oreka tinkoa eta hazkunde orekatua" bilatzeko erantzunkizuna dute.
Obamak gaineratu du AEBen eta Txinaren arteko harremanak indartu egin direla azken urteotan, eta herrialde biek oreka nuklearra bermatzeko "betebehar bereziak" dituztela. Txinako presidenteak esan duenez, bere herriak AEBekin "elkarrizketa eta elkarlaguntza" indartzeko asmoa du.
Herrialde biak aurrez aurre egongo dira G20ko goi-bileran bien moneta politikak eta kontu korronteen balantzen desoreka eza eztabaidagai.