Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump, FBIren kontra

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidenteak txostena egiteko esan die diputatu errepublikanoei FBIren izen ona zikintzeko. Hamaika ikusteko jaio gara: presidente bat bere poliziaren kontrako konspirazioan!

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea da bere zerbitzu sekretuekin gerran dagoen munduko presidente bakarra; FBIrekin ari da gerran sutsuen. Errusiarrekin hauteskunde kanpainan izan zuen lotura aztertzen ari da FBI, Hillary Clintonen aurka eta Trump mesedetzeko esku hartu zuten susmoa baita. Errusiako hackerrek Alderdi Demokrataren barruko agiriak eskuratu zituzten eta Trumpen jendeari eskaini zizkieten. Errusiako enbaxadore eta abokatu errusiarrekin bilerak izan ziren, eta Trumpen semeak berak ere, Donald Juniorrek hartu zuen parte horietan. Rusiagate izenez ezagun egin den eskandalua da FBI eta Rober Mueller fiskal berezia ikertzen ari direna.

Trumpek James Comey FBIko aurreko zuzendariaren dimisioa behartu zuen. Uste zuen horrekin blokeatuko zuela ikerketa, baina ez da horrela gertatu. Orain Trumpek diputatu errepublikanoei egin die eskaria FBIren izen ona zikinduko duen txostena egin dezaten. Hamaika ikusteko jaio gara: presidente bat bere poliziaren kontrako konspirazioan!