Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpen amets amerikarra

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Duela urtebete AEB oso txarto zeudela sinestarazi nahi izan zuen Trumpek. Orain, agintera heldu eta urtebete eskasera, ordea, oso ondo dagoela esan du Batasunari buruzko hitzaldian.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) munduan zuten indarra galdua zutela, nazioarteko merkataritza hitzarmenak kaltegarri zitzaizkiela eta AEBk, berriz, handi izan behar zutela esanez egin zuen Donald Trumpek hauteskunde kanpaina. Orain, presidente karguan urtebete egin duen honetan, Batasunari buruzko hitzaldian, AEB munduko herrialde onena direla iradoki du. Aldaketa bitxia: urtebete baino ez, eta oso gaizki egotetik oso ondo egotera pasa da. Duela urtebete puzten ibiliko zen, edo orain ari da.

Baina, hain zuzen ere, horixe da Trumpen populismoaren esentzia: aurrena sinestarazi nahi izan zien estatubatuarrei handiak izan behar zutela berriz ere, eta horretarako bera behar zutela. Orain, urte bakarra pasata, sinestarazi nahi die denentzat dela lorgarri "amets amerikarra": "Gogor lan egiten baduzu, zugan sinisten baduzu, Estatu Batuetan, nahi duzun hura lor zenezake".

Aldi berean, ordea, Trumpek atea ixten die "ameslariei" (dreamers), haur zirela AEBra iritsi ziren estatubatuarrei. Paperik ez dutelako bota egin nahi ditu oraindik. Trumpek dioena gorabehera, bere amets amerikarra ez da denentzat.