Jesus Torquemada
IRUZKINA
Estatu Batutei eraso egiteko prest dagoela esan du Ipar Koreak
JESUS TORQUEMADA
Ipar Koreak, atzo misil batekin entsegua egin eta gero, iragarri du, osatu duela jada bere indar militar nuklearra.
Beraz, iritzi dio eskura dituen irismen handiko misilekin eta bonba atomikoekin Estatu Batuetako lurraldea kolpatu dezakeela. Badirudi, atzo jaurtitako misila urrutira hel litekeela, agian, 8.000 edo 10.000 kilometrora.
Gorantz bota zuten eta atmosferatik ere irten zen, horrek esan nahi du gora bota beharrean zeharka bota ezkero oso urrun hel litekeela. Eta ia ziurtzat jotzen da Ipar Koreak bonba atomiko bat edo gehiago dituela.
Adituek uste dute irailean egin zuen entseguan erabili zuenak 100 bat kilotoiko indarra zuela; horrek esan nahi du Hiroshiman erabili zutenak baino 10 aldiz indar handiagoa zuela. Orain, zalantza bat dago: ea ipar-korearrak gai diren bonba hori egiteko, baina tamaina txikian.
Misilak airez 10 mila kilometroak egin eta helburuan jotzeko bonbak pisu txikia izan behar du; pisu handia badu, misilaren indarrean eta ibilbidean eragina izan dezake.
Eta bada beste zalantza garrantzitsuago bat, ere bai: nola hartuko ote duen hau Trumpek eta utziko ote duen Ipar Koreak Estatu Batuak mehatxatzeko gaitasuna izango duen armategi nuklearra lortzea.