Itxi

albisteak

Euskal Analitika digitala abangoardian

Iñaki Gorostizak, LIN3S agentziaren bazkideak, 'Google Tag Manager, Mide y Venceras' liburua argitaratu du, analista digitala den Asier Baraincarekin batera, Anaya Multimedia argitaletxearentzako.

  • Iñaki Gorostiza eta Asier Barainca liburuaren egileak. LIN3S

    Iñaki Gorostiza eta Asier Barainca liburuaren egileak. LIN3S

Analitika digitala modan dagoela argi dago. Enpresek galderak egiten dizkiote beraien buruei onlinera salto egin aurretik eta gehienetan, bilatzen ari diren erantzunak aurkitzen dituzte. Zientzia berria ematen duen arren, web analitika Internet bezain zaharra dela esan genezake. Gainera, azken urteotan, enpresa eta profesional asko analitika digitaleko proiektuen diseinuan eta inplementazioan espezializatu dira.

Bilbon egoitza duen LIN3S euskal agentzia erreferentea bihurtu da estatu mailan Analitika Digitala eta online negozioa lantzen. Lau enpresa daude Googlek Marketingean eskaintzen dituen konponbideetan ziurtatuak. Gainera, Guggenheim Bilbao, Laboral Kutxa, Eroski, Euskaltel, UnoDe50, BM, Aldeas infantiles, Deustuko Unibertsitatea edo UOC bezalako enpresa eta erakundeak lagundu egiten ditu beraien transformazio digitala izan dezaten.

Google Analytics kaleratu eta arrakasta itzela izan zenuten. Hau da zuen bigarren liburua, Tag Manager-ari buruz hitz egiten duzue bertan. Zer den erreminta hau zehazki eta zertarako balio duen azal diezagukezu?

Google Tag Manager erreminta magiko bat balitz bezala imajinatzea gustatzen zait. Ezagutza teknikorik ez duen marketing onlineko profesional bat, garapen talde batekin hitz egiteko kapaza izango den analista bat bihur daiteke erreminta honekin.

Funtsean, etiketa-kudeatzaile bat da. Google Analytics edo Google Adwords bezalako erremintek funtziona dezaten, web orrialdeetan eta aplikazioetan kodeak sartzea baimentzen duen etiketa-kudeatzailea.

Guretzat, agentzia bezala, arrantzale batentzat arrantzan egiteko kanabera bezalakoa da, funtsezko erreminta hau izango ez bagenu, gure bizitza askoz tristeagoa izango litzateke.

Zuen bigarren liburua da Anaya Multimediarekin urte batean, nolakoa izan da zuen esperientzia literarioa?

Uste dut ez dugula ezer asmatuko liburu bat idaztea zaila dela aitortzen badugu. Lehengo eta behin, idazteko aukera izan behar duzu. Zentzu horretan, Eugenio Tuyari (@eugeniotuya) gure editoreari, eskerrak eman behar dizkiogu mila eta bat aldiz. Social Media bilduma egin ahal izateko, gu bezalako bi idazle berriren alde apustu egin zuelako eta hori eskertzekoa delako, oso. Egia da gure lehen liburuak, Googlek Analytics, harrera handia izan duela. 12 hilabetetan libururik salduenetarikoa bihurtu da. Ustekabean harrapatu gaitu eta zoriontsuak gara. Analisi digitala bezalako gai batek duen interesa ikustea errespetagarria da, oso.

Google Tag Manager, Mide y Venceras, gure bigarren liburuarekin analitika digitaleko proiektu baten lan-metodologiaz ausnartu nahi izan dugu. Erremintaz harago joan gara. Ondo zaindua dagoen liburua da, dibertigarria, Angel Luzuriagak egindako ilustrazioz jositako liburua eta Simo Ahavak luzatutako liburua. Simo Ahava Google Tag Manager erremintaren ebanjelaria da, txalotuena eta munduko ezagunena.

Ikasteko liburua dugu, ondo ikasteko liburua. Praktikatzeko liburua. Oso pozik gaude lortu dugun emaitzarekin eta jendeari gusta dakiola espero dugu.

Badirudi, enpresak analitika digitalak duen garrantziaz konturatu direla, kultura eta metodologia analitiko baten barnean bizi nahi dutela.

Online negozioaren oinarria da analitika digitala. Marketing digitalaren ate guztiak zabaltzen dituen giltza. Batzuk badakite analitika digitaleko plan bat izateak beraien web orrialdeetan gertatzen dena kontrolatzea baimentzen diotela. Baina, ez dira horrekin konformatu behar. Ez dugu diagnostiko bat lortu behar bakarrik. Harago joan behar gara. Izango duen eraldaketa ikusteko kapazak izan behar gara.

Datuetan oinarritutako negozio-erabakiak hartzea baimentzen du. Iritzietatik eta modetatik aldentzen gaitu eta analisi kualitatibo eta kuantitatiboetan zentratu egiten da.

Noiz milioika euro inbertitzen ari garenean eta negozioaren etorkizuna gure eskuetan dagoenean, hartzen ditugun erabakiak hartu behar ditugunak direla ziurtatzea funtsezkoa da, horrek gainheroi baten antzeko zerbait bihurtzen gaituen zerbait da, ez duzu uste?

Hitz egin iezaguzu arrazoiren bategatik erronka ekarri dizuen proiekturen batez.

Proiektu bakoitzak erronka berri bat ekartzen du. Internet oso dinamikoa da, egunero milaka enpresa jaiotzen diren belardi berdea, egunero milaka negozio desagertzen diren hondar higikor bat. Beti sentitu gara oso pribilegiatu Eroski, Laboral Kutxa edota Guggenheim Bilbaorekin lan egiteagatik. Handiena ekartzen du profesional batentzat. Mahou San Miguel edota UnoDe50 bezalako enpresak, edota  Aldeas Infantiles bezalako ONG-ak LIN3S buruan izatea haiei analisi digitaleko bere proiektuetan laguntzeko, sakonki hunkitzen gaituen zerbait da.

LIN3S estatu-mailan erreferentea bihurtu den euskal agentzia da, zein da arrakasta horren sekretua?

Ez dago sekreturik. Kalitateagatik apustu egiten dugu. LIN3S lau negozio-lerro lantzen dituen agentzia digitala da: Analitika digitala, Marketing digital, Interakzioaren diseinua eta Softwarearen Garapena. "Web-orrialde politak" egiteagatik gara ezagunak, kontua da…  web orrialde horiek barrutik, kanpotik bezain politak direla. Core tekniko sakona duen enpresa gara.

Izan ere, teknologia da gure enpresaren oinarria. Hau da besteengandik bereizten gaituena.

LIN3Sen lan egiten duen jendea da LIN3S, talentua da nagusi. Unibertsitateetatik hurbil ibili gara, onenak biltzeko eta gure teknologia eta metodologiaren barnean eratzeko. Erreferentzia-proiektuak egiteko talentua erakartzen dugula esatea gustatzen zaigu. Erreferentzia-proiektuak egiten ditugu talentua erakartzeko.

Beste alde batetik, gure egoitza Euskadin izatea asmakizun bat dala uste dut. Bizitzeko lekurik aproposena da, ez dago munduan leku hobeagorik.

Utz iezaguzu azkeneko gogoetaren bat.

Zalantzarik gabe: neur ezazu eta irabaziko duzu.