Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Fiskal berezi bat, presidentearen kontra

Jesus torquemada

Jesus torquemada

Robert Mueller fiskala 'Rusiagate' auzia ikertzen ari da. Fiskal berezi horrek nahi dituen frogak eskatu eta nahi duena galdekatu ahal du, baita presidentea bera ere.

Robert Mueller fiskala Donald Trump ikertzen ari da, erabaki ahal izateko 'Rusiagate' auzian presidente estatubatuarrak justizia oztopatu ote zuen. Alegia, Trumpen hauteskunde kanpainako arduradunek diplomatiko errusiarrekin kontaktu ez legezkoak izan zituztela dioten zurrumurruak isilarazten saiatu ote zen ikertu behar du.

Eta bada gertakari bat zalantzarik eragiten ez duena: Trumpek bota egin zuen James Comey FBIko burua. Eta Comeyren arabera, Trumpen presioak onartu ez zituelako bota zuen bera. Zehazki esanda, Comeyren bertsioaren arabera, Trumpek eskatu zion Mike Flynn ikertzeari utz ziezaiola. Mike Flyn, gogora dezagun, Trumpek izendatutako Segurtasun Nazionaleko arduraduna zen, kargua utzi behar izan zuen arte.  Hain zuzen ere, Flyn da gakoa auzi honetan. Badakigu Estatu Batuetan Errusiak duen enbaxadorearekin eta Errusiako beste arduradun politiko batzuekin kontaktuak izan zituela.

Kontu iluna da inondik ere, baina egiaztatzen zaila izango da. Edonola ere, Trump oso arduratuta dago Muellerren ikerketa dela eta. Fiskal berezi batek baditu eskumenak nahi dituen frogak eskatu eta nahi duena galdekatzeko. Baita presidentea bera ere.