Jesus Torquemada
Analisia
Schulzek ilusioa ekarri die berriz sozialdemokratei
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Alderdikidee uste dute Martin Schulz buru izanda iraileko hauteskundeak irabaz ditzaketela eta, behingoz, Angela Merkel garaitu.
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, SPDk, ilusioa berreskuratu egin du. Uste dute Martin Schulz buru izanda iraileko hauteskundeak irabaz ditzaketela eta, behingoz, Angela Merkel garaitu.
Horregatik, alderdiak atzo egindako ez-ohiko batzarrean Schulz izendatu zuten hautagai ordezkarien botoen % 100arekin. Ikusi gabe geneukana. Merkel bere alderdiak izendatu zuen, CDU alderdi demo-kristauak, % 90ekin.
Schulzen aurrekoak, Sigma Gabrielek, %74 lortu zuen soilik. Schulz iritsi denetik, inkestek SPDa CDUren pare kokatzen dute eta alderdi sozialdemokratak 13.000 afiliatu berri lortu ditu hilabete batean.
Schulzek karrera politikoa egin du Europako Parlamentuan, bere lanak ezagun egin du Europa osoan. Jende askok uste du Europako Parlamentuak ez duela ezertarako balio; haatik, sozialdemokrazia europarra suspertu dezakeen politikaria bertatik dator.
Schulz eurorpazale konbentzitua da, askatasunaren defendatzailea eta betiko sozialdemokrata. Bere programa aurrerago emango du ezagutzera, baina dagoeneko esan du gizarte justizia eta hezkuntza izango dituela ardatz.
dituela ardatz.