Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europa, kapitainik gabeko itsasontzia

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alemania, Frantzia, Italia eta Espainia EBren lema hartu eta norabidea zehaztea erabaki dute. Arazoa da laurak ez daudela unerik onenean.

Alemaniako, Frantziako, Italiako eta Espainiako agintariek atzo Versallesen egin zuten bilerak argi erakusten du zein den Europaren egoera. Erresuma Batuak hanka egitea erabaki duen honetan, hauexek dira Batasuneko herrialde nagusiak. Merkelek, Hollandek, Gentilonik eta Rajoyk erabaki dute tira egitea, Europako Batasuneko lema hartzea, norabidea zehatzea eta lidergoan jartzea; nahi duenak atzetik jarrai ditzala.

Elkarlana berrindartzearen aldeko dira lauak. "27ak denean ados jar daitezen itxaron behar badugu, ez dugu sekula ezer egingo", diote. Eta, beraz, batzuek ekonomian edo defentsan urrutirago jo nahi badute, jo dezatela. Eskubide eta betebeharrak leudeke denentzat, eta gutxi batzuek konpromiso handiago hartu ahal izango lukete. Irtenbideetako bat izan liteke. Baina, nork bultzatuko du? Hollandek bi hilabete barru utziko dio presidente izateari; Gentiloni une batetik bestera eror daiteke; Merkelek irailean ditu hauteskundeak, lehen aldiz, inkestak kontrako dituela; eta Rajoyk ez du gehiengo sendorik. Beraz, apur bat ezkor izanda, egoera honela laburbilduko dugu: Europa itsasoan galduta dagoen ontzia da, eta marinelak zorabioak jota daude.