albisteak
Ustezko espioitza kasua
Ortuzar: 'EAJk ez du inor espiatu'
Erredakzioa
Politikari abertzaleak honela erantzun die Arabako ustezko espioitza kasuaren inguruko galderei
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak ondorengoa adierazi du gaur: "EAJk ez du inor espiatu eta inork ez du EAJrentzat espioi lanetan aritu".
Ortuzarrek honela erantzun die Arrigorriagako ekitaldi politikoan bildu diren kazetariei. Bertan Arabako politika eta ekonomia munduan ezagunak diren hainbat pertsonei ustez egindako espioitza kasuaren inguruko hainbat galdera egin dizkiote Ortuzarri. Ustez, kasu honetan bi ertzain inplikatuta daude, biak zerbitzutik kanpo utzi ditu Herrizaingo Sailak.
Ustezko espioitza kasua, Arabako EAJko hainbat kideren gaineko eroskeria delituen ikerketa judizialen ondorioz plazaratu da.
Ortuzarren hitzetan "guk nahi duguna kasuak aurrera egin eta informazio guztia izatea da. Gure interesik handiena guztia oso-osorik eta dudarik gabe argitzea da".