Santurtzi
Bizkaia
Santurtziko Kai Alde jatetxeak ateak itxiko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Langileen soldatak ordaindu ahal izateko edariak, elikagaiak edota altzariak salgai jartzea erabaki dute.
-
Kai Alde jatetxea (Santurtzi). Argazkia: Kai Alde (Facebook)
Santurtziko (Bizkaia) Kai Alde jatetxe ospetsuak ateak itxiko dituela iragarri du, ezin dietelako aurre egin azken urteotan pilatutako zorrei. Hala, datorren asteartean, urtarrilak 31, hartutako erabaki hori gauzatuko dute.
Itsasalde kaleko lokal horrek bizi duen egoera ekonomiko larriak ateak ixtera behartu die jabeei, ezinezkoa baitzen Kai Alde jatetxeko sei langileei hilabete honetako soldatak ordaintzea. Arrazoi horregatik, edariak, elikagaiak edota jatetxe horretako altzariak salgai jartzea erabaki dute.
Azoka horren helburu nagusia ahalik eta diru gehien biltzea da, langileen soldatak ordaindu ahal izateko eta pilatutako zorrei aurre egiteko. Datorren asteartean, ateak itxi eta giltzak lokalaren jabeari itzuliko dizkiote.
Orain, lokalaren etorkizuna airean dago, jatetxeak ateak itxiko zituela iragarri aurretik, obra batzuk egitea aurreikusita zutelako.
usita zutelako.