Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Jihadistak euren helburuak betetzen ari dira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Jihadistak Europaren etsai dira, Europak edozer eginda ere. Haien helburua da Europako bizimodua suntsitzea eta ordena islamiarra ezartzea.

Alemaniak ez dauka zerikusirik Alepon gertatzen ari denarekin, ez duelako parte hartu Siriako gerran. Alemaniak ia miloi bat errefuxiaturi harrera egin zien iaz, gehienak Siriatik zetozenak. Eta, hala eta guztiz ere, Alemania jihadisten jomugan dago.

Nazioarteko jihadisten propagandak beti zuritzen ditu eraso hauek, esanaz europarrek ustez egindako krimenen ordaina direla, baina bada garaia gauzak diren moduan ikusten hasteko: jihadistak Europaren etsai dira, Europak edozer eginda ere. Haien helburua da Europako bizimodua suntsitzea eta ordena islamiarra ezartzea. Badakite ez dutela lortuko, baina gerra zibilaren modukoa piztu nahi dute Europan, zatiketa eraginaz, musulmanekin elkarbizitza nahi dutenen eta musulman bakar bat sar ez dadin, mugak itxi nahi dituztenen artean. Eta hori lor dezakete.

Iazko migrazio kolpean, jihadista mordoxka bat iritsi zela-eta zabaldutako beldurra baieztatzen ari da. Berlingo erasoa bezalakoek izugarri indartzen dute Alemaniako eskuin muturra eta ahuldu, berriz, Merkel kantzilerra. 10 hilabete barru hauteskundetara aurkeztu beharko du.