Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Hollanderen keinua beharrezkoa zen, baina ez da aski

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hollande hautagai ez izateak ez du bermatzen Frantziako presidentea aukeratzeko bigarren itzulian ezkerreko hautagairen bat izatea.

Hollanderen keinua ez da nahikoa. Beharrezkoa zen, baina ez da aski. Ez du bermatzen datorren apirilean Frantziako presidentea aukeratzeko bigarren itzulian ezkerreko hautagairen bat izatea. Egungo presidentea berriz aurkezteak porrot segurua lekarke. Zenbait inkestek bosgarren lekua eman diote lehen itzulian, hain da nabarmena Hollanden kontrako jarrera. Baina, dagoeneko argi dago hautagaia edozein izanda ere, Alderdi Sozialista hirugarren geratuko dela lehen itzulian, eta horrek esan nahi du ezingo duela inolaz ere irabazi, bigarren itzulira, lehenbiziko bi hautagaiak bakarrik pasatzen direlako.

Ezker osoak bat egitea beharko litzateke: sozialistak, komunistak eta ekologistak elkarrekin joatea lehen itzulira, baina gaur gaurkoz horrek ezinezkoa dirudi.
Bitartean, Alderdi Sozialistak urtarrilaren amaieran egingo ditu hautagaia aukeratzeko primarioak. Bi aukera ideologiko oso markaturen arteko borroka izango da. Bat, oso ezkertiarra, Arnaud Montebourgek ordezkatua, eta bestea, eskuindarragoa, Manuel Valls lehen ministroaren eskutik.