Jesus Torquemada
analisia
Europak Afrikako immigrazioa geldiarazi nahi du
Jesus Torquemada
Europar Batasunak hitzarmena sinatu du Senegalekin, Mali, Niger, Nigeria eta Etiopiarekin.
Etorkin ekonomikoen eta errefuxiatu oldea handia da, eta Europak ez daki erantzun bat ematen.
Atzerritarren aurkako alderdiak nonahi ari dira hazten, eta gobernuek ez dituzte errefuxiatuen inguruan hitzemandakoak betetzen.
Hori gutxi balitz, orain, Afrikarako bideratzen den diru-laguntza baldintzatu nahi du Bruselak. Europara etorri diren etorkinen itzulketa onartzen duten herrialde afrikarrek soilik jasoko dituzte diru-laguntzak.
Zentzu horretan hitzarmena sinatu du Europar Batasunak Senegalekin, Mali, Niger, Nigeria eta Etiopiarekin.
Ideia nagusia zera da: ekonomia alorrean lagundu behar zaiela herrialde horiei, era horretan etorkinen kopuruak behera egin dezan. Baina akordioa nola idatzita dagoen ikusita, mehatxu moduko bat atzeman daiteke: laguntza handiagoa etorkinen itzulketan laguntzen bada, bestela, laguntza gutxiago.
Hala ere, zaila da akordioa baliagarria izatea, kalkulu matematiko soil bategatik: Europako batasuna prest dago 900 milioi euro emateko Afrikako bost herrialde horiei, baina bestetik, Europara datozen etorkinek behin hemen kokatuta Afrikara bidaltzen duten diru kopurua askoz handiagoa da.
Horregatik Afrikako herrialde horiei komeni zaie gazteak Europara etortzen jarraitzea.