basauri
San fausto jaiak 2016
Basauriko jaien 'jaitsiera', eraso sexisten aurka
Agentziak | Erredakzioa
15 kuadrillen ordezkariek eraso matxisten kontrako pankarta eramango dute.
-
Eskarabilera izango dute lagun koadrilek. Argazkia: EiTB
Basauriko San Fausto jaietako kuadrillen 'jaitsiera' eraso sexisten kontrako aldarri bilakatuko da larunbatean. Izan ere, jaitsieran parte hartuko duten 15 kuadrillen ordezkariek emakumeen kontrako erasoak gaitzesteko pankarta bat eramango dute.
Lehen aldiz, kuadrilla guztien babesarekin egingo dute ekimena, herritarrek eta jai-batzordeak eraso matxisten aurka duten jarrera agerian uzteko.
Basauriko Udalak jakinarazi duenez, hainbat neurri hartu dituzte jaietan eraso sexistak saihesteko, eta, gertatuz gero, horiei aurre egiteko. Besteak beste, herriko beste elkarte batzuen laguntzarekin 2013an osatutako protokoloa izango da indarrean.
Horrez gain, Basauriko Udaltzaingoak lankidetza protokoloa izenpetu du Ertzaintzarekin, jai-eremua zaintze aldera. Sexu-erasoak ez ezik, lapurretak eta adingabeei alkohola saltzea saihestu nahi dute horrela.
Sanfaustoak larunbatean hasiko dira, eta urriaren 16an bukatu. Basauriko jaien egitarauak denetik eta denontzat du: kontzertuak, etxeko txikiei zuzendutako ekintzak, eta mota guztietako lehiaketak, besteak beste.
beste.
beste.
beste.